Itsasondo
Wikipedia(e)tik
|
Itsasondo |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Itsasondo | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Goierri |
||
| Alkatea | Areti Gkika (Bildu) | ||
| Herritarra | itsasondoar | ||
| Koordenatuak | 43°4′8″N 2°9′58″W / 43.06889°N 2.16611°WKoordenatuak: 43°4′8″N 2°9′58″W / 43.06889°N 2.16611°W | ||
| Eremua | 8,94 km2 | ||
| Garaiera | 160 m | ||
| Distantzia | 43 km Donostiara | ||
| Posta kodea | 20249 |
||
| Biztanleria | 631 bizt. (2008) | ||
| Dentsitatea | 70,58 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1615 | ||
| http://www.itsasondo.net/ | |||
Itsasondo Gipuzkoako erdialdean eta Goierriko eskualdean kokatuta dagoen udalerri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena.
2008an 631 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Bidania-Goiatz eta Beizama iparraldean
- Legorreta eta Altzaga ekialdean
- Arama eta Ordizia hegoaldean
- Beasain mendebaldean.
Itsasondo udalerriaren ikuspegia N-1 errepideko gasolindegitik ikusita.
Inguru naturala [aldatu]
Izenak kontrakoa iradoki arren, Itsasondo barne-barnealdeko herria da. Murumendi (867 m) tontorraren azpian kokatuta dago eta Oria ibaiak zeharkatzen du.
Historia [aldatu]
Ordiziarekin lotuta egon zen 1399tik 1615 arte, eta azken urte horretan hiribilduaren titulua eskuratu zuen, ordutik 1845 arte Arama, Gaintza, Legorreta, Altzaga eta Zaldibiarekin batera "Oria ibaiko Batura" osatuz.
Azkenik, Altzaga eta Itsasondo batu ziren 1967an, eta 1992 arte iraun zuen egoerak.
Euskara [aldatu]
Sakontzeko, irakurri: Goierriko hizkera
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 539 | 596 | 653 | 739 | 753 | 834 | 940 | 1.113 | 885 | 640 | 576 | 649 |
Itsasondoar ezagunak [aldatu]
- Gurutz Saratsola "Lotsati" (1915-1936), idazlea.
- Eustakio Mendizabal "Txikia" (1944-1973), euskaltzale, poeta eta etakidea.
- Mikel Aramendi (1955 -), filologo eta kazetaria.
- Mikel Mendizabal (1956 -), bertsolaria.
- Jon Mikel Arano Aramendi (1961 -), idazlea.
- Jokin Mujika (1962 -), txirrindularia.
- Aitor Garmendia (1968 -), txirrindularia.
- Mikel Gaztañaga (1979 -), txirrindularia.
- Zugaitz Ayuso (1979 -), ziklo-krosslaria.
Jaiak irailaren hirugarren asteburuan.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Itsasondoko udal webgunea
|
||||||||||
|
|||||||