Itsaspeko sumendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsaspeko sumendi batek eratutako laba solidotua

Itsaspeko sumendiak itsas mailatik behera aurkitzen diren Lurreko pitzadurak dira, non magma erupzioak egon daitezkeen. Horietako gehienak, plaken mugimendu tektonikoko guneetan daude, ozeano dortsal ere deitzen direnak. Itsaspeko sumendi gehienak, ozeanoaren sakonera handietan aurkitzen diren arren, batzuk, oso sakonak ez diren uretan daude, eta hauek, materiala bota dezakete airera eztanda batean. Iturri hidrotermalak, aktibitate biologiko ugariko tokiak, ohi, itsaspeko sumendietatik gertu daude.

Antarktikako Bransfield itsasartean dagoen itsaspeko sumendi bat.

Inguruan ura izateak, eztanda bolkaniko baten ezaugarriak alda ditzake. Une batzuetan, gorantz doan uraren eroaletasun termikoak, magma, lurrean gertatutako eztanda batean baino azkarrago kristalizatzea eragiten du. Gainera, itsaspeko presioak, presio baldintza normalak 250 aldiz gaindi ditzake. Hau, jeitsi egiten da irakite eztandagarri batean, magma eta itsasoko uraren arteko erreakzio eztandagarriaren ondorio.

Sumendi hauek eratutako laba, lur gaineko sumendien labaren nahiko ezberdina da. Ura ukitzen duenean, ore solido bat eratzen da labaren inguruan. Ore honetan aurrerantz doan laba isuriak, laba kuxindua deritzona eratzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaspeko sumendi Aldatu lotura Wikidatan