Iturmendi
|
Iturmendi |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Iturmendi | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Burunda, Sakana |
||
| Alkatea | ??? (Bildu) | ||
| Herritarra | iturmendiar | ||
| Koordenatuak | 42°53′22″N 2°7′7″W / 42.88944°N 2.11861°WKoordenatuak: 42°53′22″N 2°7′7″W / 42.88944°N 2.11861°W | ||
| Eremua | 9,71 km2 | ||
| Garaiera | 528 m | ||
| Distantzia | 45 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31810 |
||
| Biztanleria | 401 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 41,3 bizt/km² | ||
Iturmendi Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 401 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Sakana eskualdean dago, hain zuzen ere, Burunda bailaran. Nafarroako hiriburutik 45 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Iruñeko merindadearen mendebaldeko muturrean, Sakanako eskualdean, hain zuzen ere, Burunda bailaran. A-10 autobideak udalerria iparraldetik zeharkatzen du mendebaldetik ekialderako norabidean. Herria NA-2410 errepidearen ertzean dago Urdiain eta Bakaiku bitartean.
Iturmendik, Gipuzkoako probintziarekin egiten du muga iparraldean, Bakaikurekin ekialdean, Urdiainekin mendebaldean eta Urbasako mendizerrarekin hegoaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Herriak klima azpiozeanikoa dauka, euriak ugariak dira, neguak hotzak eta uda garaian garai lehor labur bat izaten da. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.400 eta 1.600mm bitartekoak eta tenperatura 10 eta 12 gradu bitartekoa da. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira. Sakana osoan bezala, laino egunak ohikoak dira udaberri eta udazkenean. Horrez gain, bi mendilerro altuen artean dagoenez, neguan, Iruñerrian baino hotz handiagoa egiten du, nahiz eta itsasoaren mailatik altuera berdinean egon.
[aldatu] Ondarea
- San Miguel Arkaingeruaren parrokia: Barruan, Vianako Juan Bautista Susokoak eginiko Frantzisko Xabierkoaren irudi bat dago. Irudia alboko erretaulako goikaldean ageri da. Egile berak, erretaula nagusia ere egin zuen 1740. urtean.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 444 | 431 | 467 | 441 | 457 | 466 | 421 | 418 | 422 | 401 | 360 | 371 | 379 |
2008ko erroldaren arabera, hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,68a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an ezin izan zen hauteskunderik antolatu, aurkeztutako bi kandidaturak (Iturmendiko Abertzale Sozialistak eta Eusko Abertzale Ekintza) Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zituelako. Kudeaketa batzordeko buru -eta, beraz, alkate- Nicolás Arbizu Gabirondo aritu zen.
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta Arbizuk segitu zuen jarduneko alkate[1].
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea berez etxebizitza eraikuntza zen, 1985ean udalak eraikina erosi zuen arte. Hiru solairu dauzka eta inguruko eraikuntzek duten estilo bera dauka, izkinetan harrizko hiru egitura. 1962an eraikuntza erabat zaharberritu zen.
- HELBIDEA: Arrano Beltza kalea, 1
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Nicolás Arbizu Gabirondo | kudeaketa batzordea |
| 2011- | Nicolás Arbizu Gabirondo | Jardunean |
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Iturmendiko jaiak uztaileko hirugarren astean ospatzen dira.
[aldatu] Zerbitzuak
Iturmendi "Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Iturmendiko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Iturmendiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Iturmendiko Estafeta kalea Google Street View-n.
| Burundako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Ziordia · Olatzagutia · Altsasu · Urdiain· Iturmendi · Bakaiku |
||
|
|||||||