Itxaro Borda
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1959ko martxoaren 29 | |
| Baiona ( |
||
Itxaro Borda (Baiona, 1959ko martxoaren 29a - ) euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.
Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen ("Bizitza nola badoan") Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urteetan Berriako kolaboratzailea izan da.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Narrazioak
[aldatu] Eleberriak
- "Basilika" 1984, Susa
- "Udaran betaurreko beltzekin" 1987, Txertoa
- "Bakean ützi arte" 1994, Susa
- "Amorezko pena baño" 1996, Susa
- "Bizi nizano munduan" 1996, Susa
- "%100 basque" 2001, Susa; 2002ko Euskadi saria.
- "Zeruetako erresuma" 2005, Susa
- "Jalgi hadi plazara" (2006), Susa
- "Ezer gabe hobe" (2010, Susa).
[aldatu] Olerkiak
- "Bizitza nola badoan" 1984, Maiatz
- "Krokodil bat daukat bihotzaren ordez" 1986, Susa
- "Just Love" 1988, Maiatz
- "Bestaldean" 1991, Susa
- "Orain" 1998, Susa
- "XX. mendeko poesia kaierak - Itxaro Borda" 2000, Susa
- "Hautsak errautsa bezain" 2002, Maiatz, elebiduna
- "Noiztenka" (2007), Maiatz
- "Ogella Line" (2009) La malle d'aurore, Aturbe
[aldatu] Saioak
- "Emakumeak idazle" 1984, Txertoa
- "Hiruko" 2003, Alberdania
[aldatu] Sariak
- 2002an Euskadi Saria jaso egin zuen, "%100 basque" nobelarekin.
- 2010eko irailean Galiziako PEN Clubak Rosalía de Castro poesia saria eman zion[1].