Itzea

Koordenatuak: 43°16′59″N 1°40′43″W / 43.28309°N 1.67856°W / 43.28309; -1.67856
Wikipedia, Entziklopedia askea
Itzea
Itzea jauregiaren aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBera
Koordenatuak43°16′59″N 1°40′43″W / 43.28309°N 1.67856°W / 43.28309; -1.67856
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura

Itzea Nafarroako Bortziriak eskualdeko Bera udalerrian dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere Altzate auzoan dago, Xantel errekaren aldamenean, Berako herrigunea amaitu eta Ibardin mendatera doan NA-1310 bidearen lehen malda hasten den lekuan.

Barojatarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912an Pio Baroja idazle ospetsuak erosi zuenetik eraikina nagusiki Barojatar familiaren bizilekua izateagatik ospetsua da[1]. Bertan, besteak beste Pio Barojaz gain, Carmen Baroja, Ricardo Baroja eta Julio Caro Baroja bizitu izan dira, bertan euren idazlan eta margolan ugari sortu eta garatu izan zituztelarik.

Eraikin honen aldamenean dagoen Xantel errekaren beste ertzean Jorge Oteizak Pio Barojaren omenez burututako Disko itxurako hilarri bat dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendearen bigarren erdialdeko eraikin bat da. Lau uretako teilatuak estaltzen du, aurrealdea eta ataria hiru solairutan mailakatua daukalarik. Atariaren azalera apaindua dago, salbuespena harlanduzko katea da, honek bere bao eta izkinarrietan errefortzuak baiditu.

Lehenbiziko solairuaren sarreran dinteldun ate bat dago, alboetan leihoak eta XVIII. mendeko armarri bat ere badaudelarik.

Bigarren eta hirugarren solairuetan hiru balkoi daude, hauetako leihoak egurrezko lehiatilez babesturik daudelarik. Aurrealdea errematatzen duen harri lauzko zinta batean, egurrezko mentsula baten gaineko teilatu-hegal bikoitz ikusgarri bat altxatzen da. Azken hau XVI. mendean Nafarroa eta Aragoin eraikitako jauregien tipologiarekin bat dator. Bere erdialdean, ganbara bat dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]