Itziar

Koordenatuak: 43°16′34″N 2°19′48″W / 43.276°N 2.33°W / 43.276; -2.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar
tokiko entitate txikia
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebabarrena
UdalerriaDeba
Geografia
Koordenatuak43°16′34″N 2°19′48″W / 43.276°N 2.33°W / 43.276; -2.33
Map
Altuera275 m
Demografia

Itziar Debako (Gipuzkoa) udalerriko auzoa da, Andutz mendiaren ondoan dagoena. Herrigunean 408 biztanle bizi dira. Debatik 6 kilometrora dago kokatuta herrigunea.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-gunean bertan honoko kaleak daude:

  • Alondegi.
  • Galtzada.
  • Prozesio.
  • Erronda.
  • Goiko kalea.
  • Mutxiarte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxaspe auzoa Itziartik ikusita

Gipuzkoako herri zaharrenetakoa da Itziar. Historia aurreko aztarnategi guztiz garrantzitsuak aurkitu dira bertan (Urtiagako lezea). Tritium Tuboricum erromatarren garaiko herria omen zen, barduliarren eta karistiarren arteko mugan.

1294. urtean, Antso IV.a Gaztelako erregearen garaian, Monreal izeneko hiri bat eraiki zen Itziarko lurretan. XIV. mendean, 1343. urtean, Itziarko hiria arrantza portutik urrunegi eta nekazaritzarako garaiegi zegoela eta, hiria Deba ibai ertzera aldatzeko erregutu zioten bertako biztanleek Gaztelako erregeari eta Debako auzo izan zen Itziar aurrerantzean.

Udalerri egiteko asmoak agertu dituzte oraintsu, Itziarko zenbait biztanlek eta taldek, Itziar Herria Sortzen plataformaren bidez.

2014ko urriaren 30ean jakin zenez, «Debako udalbatzak Itziarko auzo udala eratzea onartu du. Ados zaude?» galdera egingo zuten azaroaren 30ean, Itziarko auzo udala osatuko zuen eremuan (Gipuzkoa). Ekinbidea onartu zuen Debako Udalak, ekaineko erabakia berresteko asmoz[1].

Azaroaren 30ean, Itziarko bizilagunek auzo udal izan nahi zuten bozkatu zuten. Debako landa guneetako 500 inguru pertsonek ere iritzia emango zuten horren inguruan. Ereñozuren ondoren, Itziar Gipuzkoako bigarren auzo udala izan zitekeen[2]. Azkenik, %96 inguruk Itziar auzo udal izatearen alde egin zuten eta %72ko parte hartzea izan zen[3].

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza nagusia euskara da, gipuzkera; euskaldunak % 90 dira.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarria da XVI. mendeko Andre Dona Mariaren eliza platereskoa (Itziarko Andre Mariaren santutegia). Itziarko santutegia erdigunean dago kokatuta, Herriko Plazan bertan. Itziarko Ama Birjinaren eguna, Koprai eguna, abuztuaren lehenengo igandean ospatzen da.

Elizaren ondoan, itsasoari begira, Jorge Oteiza eskultorearen "Amatasuna" izeneko eskultura dago. Altzairuzko eskultura hau 2001. urtekoa da eta haurdun dagoen emakume baten itxura du.

Herri txikia izan arren, festa-giro politaren jabe da Itziar eta jende andana hurbiltzen da urtero.

Itziartar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa