Itziar Aretxaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Aretxaga

Bizitza
JaiotzaBilbo1965eko azaroaren 20a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa 1993ko martxoaren 15a) Doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Greenwicheko Errege Behatokia
National Institute of Astrophysics, Optics and Electronics (en) Itzuli
Max Planck Elkartea
National Institute of Astrophysics, Optics and Electronics (en) Itzuli  (1998ko irailaren 1a -
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Nazioarteko Astronomia Elkartea

Twitter: ItziMex Edit the value on Wikidata

Itziar Aretxaga Mendez (Bilbo, 1965eko azaroaren 20a) euskal astrofisikaria da. Fisika-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean bukatu zituen 1988an. 1990. eta 1993. urteen artean Madrilgo Unibertsitate Autonomoan astronomia ikasi ondoren, irakasle lanetan hasi zen bertan, fisikako eskolak ematen.[1][2] "Izar-eraketaz sortutako galaxia-nukleo aktiboen aldagarritasun optikoa" izenburuko tesiarekin 1993an doktore titulua lortu zuen Madrileko Unibertsitate Autonomoean bertan ("Variabilidad optica de nucleos galacticos activos generados por formacion estelar").[3]

1993tik 1996ra bitartean, Britainia Handiko Greenwicheko Behatoki Errealean eta 1996tik 1998ra Alemaniako Astrofisikarako Max Plank Institutuan jarraitu zuen bere jarduna.. 2015, 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.

Astrofisikari ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998az geroztik, Mexikoko Instituto Nacional de Astrofísica Óptica y Electrónica institutuan lanean dihardu (INAOE, Instituto Nacional de Astrofísica, Óptica y Electrónica),[2][4] Academia Mexicana de Ciencias-eko Astronomia saileko koordinatzailea izan zen (2006-2013). INAOEko Astrofisika saileko burua izan zen (2011-2016), eta nazioarteko proiektu garrantzitsu askotan parte hartzen du gai hauetan ikertzeko:[5][6]

1.000tik gora galaxia aurkitu ditu Mexikoko Teleskopio Milimetriko Handiarekin —uhin milimetrikoetarako doituta dagoen munduko irrati-teleskopio handiena da—. ISYA Astronomo Gazteentzako Nazioarteko Eskolako zuzendaria.[1]

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018: UEUn ikasturteko sarrera-hitzaldia
  • 2016az geroztik ISYA eskolako zuzendaria da (Nazioarteko Astronomia Elkarteko (IAU) Astronomo Gazteentzako Nazioarteko Eskola / The International School for Young Astronomers).[7]
  • 2015, 2017, eta 2019: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.
  • "Txiotesia: Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako epaimahaikidea izan zen 2. edizioan.[8]
  • Academia Mexicana de Ciencias-eko Astronomia saileko koordinatzailea (2006-2013)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2019-08-04). «Hezur eta izar» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  2. a b «Itziar Aretxaga's Page at INAOE» www.inaoep.mx (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) Aretxaga Mendez, Itziar. (1993). «VARIABILIDAD OPTICA DE NUCLEOS GALACTICOS ACTIVOS GENERADOS POR FORMACION ESTELAR.» www.educacion.gob.es (TESEO) (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  4. Curriculum Vitae[Betiko hautsitako esteka]
  5. «INAOE - Astrofísica» astro.inaoep.mx (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Itziar Aretxaga, buscando galaxias en México» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  7. «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
  8. «Itziar Aretxaga: "Txiotesia eredu hartu eta Hego Amerikan antzerako saio bat antolatu genuen gure ikasleen lanak gizarteratzeko" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]