Itziar Zubizarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Zubizarreta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Icíar Zubizarreta Ayerbe
JaiotzaOrdizia1952ko urriaren 19a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea

Literaturaren Zubitegia: 650

Itziar Zubizarreta Aierbe (Ordizia, Gipuzkoa, 1952ko urriaren 19a)[1] euskal idazlea izateaz gain, haur eta gazte literaturan aditua da. Ipuin kontaketa landu du eta ikastaroak antolatzen ditu guraso eta hezitzaileentzat.

Jarduera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntzan hasi zen lanean, Herrerako Herri Ametsa ikastetxean, 1972. urtean Lehen Hezkuntzako tutore gisa. Bertan hizkuntza metodologia probatzen eta lantzen hasi zen.

Aurrerago, umeekin lan zuzena utzi eta 8 urtez Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan irakasle moduan egin zuen lan, Haur Literatura, Haur Literaturaren Didaktika eta Hizkuntzaren Didaktika irakasten zituela. Garai honetan ikastaro, jardunaldi, esperientzia didaktiko eta abar jorratu zituen ahozko eta idatzizko hizkuntzaren trataeraren inguruan. Lan hau idazketarekin osatu zuen, alde batetik ipuinak eta hitz jolasak asmatuz eta bestetik haur hizkuntzari buruzko idazkiak eginez.[2][3]

1994tik aurrera ipuin kontalari lanetan ibilia da. Ipuinak gizakiaren barne munduaren proiekzioa direla dio Itziarrek eta haurrei gai transzendental guztiak planteatzen dizkiola, aldi berean hauei nola aurre egin adieraziz. Ipuina kontatzeko moduari garrantzi handia ematen dio, kontalariak ipuinarekiko duen ikuspegia adierazten bai du nahi eta ez, ipuina interpretatuz.[4]

Nagusiki bi erakundeen babesean tailerrak, ikastaroak, jardunaldiak etab. garatzen ditu Haur eta Gazte Literatura eta irakurketa sustatzeko.

Galtzagorri Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OEPLI-IBBYren euskal adarra da Galtzagorri Elkartea. 2002tik aurrera Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko partaide bilakatu zen Itziar[5] eta honen babespean, 2008an, Bularretik mintzora egitasmoa sortu zuen, umeengan irakurzaletasuna sustatzeko. Hizkuntza umeengan lehen hilabeteetan garatzen denez irakurketa ere hala izan behar denaren ustean oinarritzen da. Gurasoek haurrari magaletik irakurtzean erritmo, kadentzia eta estruktura jakin batzuetara ohituko dute eta hau izango da, aurrerago, irakurketaren oinarria. Bularretik Mintzora kanpainan umeak dira protagonista baina lana hiru ildotik doa batez ere: familia, irakasle/eskola, erakunde publikoa (Liburutegiak, Udalak, Osakidetza... haurrekin zerikusi zuzena duten profesionalekin) umeengan irakurketa ohiturak sortzeko.[6][7][8] Proiektu honen barruan Itziarrek sortu duen jarduera ezagun bat ikastoletako "motxilak" dira. Motxila honek ikastola, liburutegia eta haurraren etxea lotzen ditu. Ikastolan haurrak motxila hartu eta gurasoekin liburutegira doa, bertan liburu bat maileguan hartu eta ikastolara doa bueltan. Aste betean ipuina irakurri ahal izango dute eta beste haur batek hartuko du erreleboa. Ipuinak irakurtzeaz gain ume guztiak liburutegiko bazkide egitea eta gurasoak bertaratzea lortzen da.[9]

Bere helburuak lortzeko Bularretik Mintzora proiektuak tailerrak, ikastaroak, mintegiak etab. antolatzen ditu, ikastola eta liburutegiekin lankidetza sustatzen du, baliabide didaktikoak eta hainbat material (CDak, foiletoak, afitxeak, buletinak...) eskura jartzen eta hainbat ekintza antolatzen ditu.

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lau eskutara: Barne-mintzoa hizketan (2017)[10]

EHU[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Ikastaroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan EHUko Udako ikastaroetan parte hartzen du Haur eta Gazte Literaturaren eta Irakurketaren sustapenaren inguruko gaiak jorratzen, bai zuzendari bai irakasle moduan.[11]

Mikel Laboa Katedra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Laboa Katedra Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da, helburutzat euskal artea eta folklorea ikertu eta zabaltzeko baliabideak eskaintzea izanik.[12] Katedra honen ekimenetako bat izan zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2013an gauzatu zen Mikel Laboa gertutik: musika-instalazioa erakusketa,[13] Laboaren ibilbidea eta ondarea jolas eta esperimentazioaren bidez hedatzeko. Erakusketa honen ideia, gidoia eta koordinazioa lanak Itziar Zubizarretak egin zituen, aurkezpen eta bisita gidatuetan ere parte hartuz.[14]

2016an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Mikel Laboari buruzko webgunea sortu zuen Mikel Laboa Katedrak. Webgunean Laboaren biografia, diskografia eta kantuen informazioa, landutako testuak eta aldizkaritegian azaldutako iritzi, kritika eta beste dokumentuak bildu dira Itziar Zubizarretak koordinatuta.[15]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ildo

Irakurketa eta idazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Armiarma
  2. Donostia Kultura CV
  3. udako Ikastaroak EHU
  4. Karrikiri Elkarrizketa
  5. Auñamendi
  6. Eibarko Udala. Kultura Agenda
  7. Bularretik mintzora
  8. Zubizarreta, Itziar. (2008). «Bularretik mintzora: haur txikien artean irakurketa sustatzeko egitasmoa» Behinola (17).
  9. EITB Irratia Elkarrizketa
  10. «Galtzagorri. Behinola. Lau eskutara» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 35.zkia (2017ko ekaina)41-43 orr.
  11. SCRIBD-Galtzagorri
  12. EHULaboa Katedra
  13. EHULaboa erakusketa
  14. Kulturklik
  15. Gipuzkoako Foru Aldundia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]