Itziarren semea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itziarren semea Pantxoa eta Peio abeslari bikotearen kantu ezagunenetarikoa da. 1975ean taldearen izen bera zuen disko bikoitzean argitaratu zen lehen aldiz abestia. Hitzak Telesforo Monzonek idatziak dira.

Hitzen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoni Arrizabalaga Basterretxea ondarroarrak jasandako torturen inguruan hitz egiten du Itziarren semea abestiak. 1977an Argia aldizkarian egindako elkarrizketa batean irakur daitekeenez [1] hiru aldiz atxilotu zuten Francoren diktadura garaian. Aurreneko aldian, 1964an, pintaketa batzuk egiten atzeman zuten eta bere esanetan hiru egunez torturatu egin zuten Bilboko koartelean.

Kantuan azaltzen diren torturak, dena dela, Arrizabalaga bigarren aldiz atxilotu zutenean jazo ziren. 1968an atxilotu zuten bigarrenez Ondarroan. Zortzi egunez torturatu zuten, lehenbizi Ondarroa bertako kuartelean, Zarauzkoan gero. Horren ostean Donostiako Antigua auzoan zegoen Guardia Zibilaren kuartelera eraman zuten eta beste hamalau egun pasa zituen han.

Tratu txar horien inguruan idatzi zituen Telesforo Monzonek Itziarren semearen hitzak. 1966tik abian zen Ipar Euskal Herrian Amaia kultur taldea, besteak beste Pantxoa Carrere eta Peio Ospital partaide zituena. Haiek antolatutako kultur ekitaldi batean ezagutu zuten elkar Monzonek eta abeslari bikoteak. Monzonek osatutako hitzak kantatzen hasi ziren ordutik aurrera: Itziarren semea izan zen lehen emaitza, eta beranduago etorri ziren Lepoan hartu, Batasuna edo Ikastoletako ereserkia, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]