Itzulpengintza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Itzulpengintza, lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat (iturri testua) aztertzean eta bigarren hizkuntza batean idatzitakoa (helburu testua) sortzean datzan prozesua da.

Itzulpengintza betidanik egokitu izan zaio gizakiari, azkenaldian, automatizatzea edo konputarizatzea lortzea nahi izan den arren.

Eduki-taula

Sarrera [aldatu]

Itzulpengintza, lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat (iturri testua) aztertzean eta bigarren hizkuntza batean idatzitakoa (helburu testua) sortzean datzan prozesua da.

Itzulpengintza betidanik egokitu izan zaio gizakiari, azkenaldian, automatizatzea edo konputarizatzea lortzea nahi izan den arren.

Honen helburu nagusia beti izan da, iturri testua eta helburu testuaren artean harreman bat sortzea, betiere hizkuntzen arteko desberdintasunak kontuan izanda, hau da, amaieran testu biek, funtsean, mezu berbera izatea. Esan bezala kontuan izan behar da, hizkuntza bakoitzaren, testuingurua, iturri hizkuntzaren gramatika arauak, idazkera, esaerak, etab.

Itzulpengintza vs. interpretazioa [aldatu]

Kontzeptu bi hauen arteko desberdintasun nagusia, sinplea da. Itzulpengintza idazkerari atxikitzen zaion bitartean interpretazioari, esaera edo ahozkotasuna atxikitzen zaio.

Itzulpengintzak, idatzizko ideiak itzultzen ditu hizkuntza batetik bestera baina interpretazioak esandako ideiak edo keinuak (keinu hizkuntza) transferitzen ditu hizkuntza batetik bestera.

Interpretazioa, itzulpengintzaren azpi maila bat bezala hartu ahal den arren, oso desberdinak dira.

Itzulpengintzako pausoak [aldatu]

Itzulpengintzako pausoak, hala idazkien itzulpengintzan nola interpretazioan, bi izaten dira, ordena honetan:

  1. Iturri testuaren esanahia ulertzea.
  2. Esanahi hori bera xede testuan ematea.

Itzultzaileak, lehenik, «itzulpen unitateak» identifikatu behar ditu (testuaren segmentuak). Itzulgaia izan daiteke hitz bat, esaldi bat edo gehiago. Ondoren, iturri testuaren esanahi osoa ulertzen du; itzultzaileak testuaren edo mintzaldiaren osagai guztiak interpretatu eta aztertu behar ditu. Gero, esanahi hori bera xede hizkuntzan eman behar du. Prozesu horretarako, nahitaezkoa da iturri eta xede hizkuntzen gramatika, semantika, sintaxia eta esaerak jakitea, bai eta hizkuntza bi horien erabiltzaileen kultura ere.

Itzulpengintzaren arazoak [aldatu]

Arazo orokorra [aldatu]

Itzulpengintza, berez, oso prozesu zaila da, eta horretaz gain, itzultzaileak are arazo gehiago aurki ditzake.

·Iturri testuarekin arazoak

- Itzulpenean zehar jasandako aldaketak.

- Testu ilegalak

- Testu amaigabeak

- Eskas idatzitako testuak

·Hizkuntza arazoak

- Dialektoak eta neologismoak

- Azaldu gabeko akronismoak edo laburdurak

·Besteak

- Erritmoa, puntua edo poesi terminoak

Arazo "itzulgaitzak" [aldatu]

Hizkuntza batzuetan sarri agertzen dira, beste hizkuntza batean ekibalentziarik ez duten hitzak. Hitz hauek batzuetan ezin dira bere horretan itzuli.

Arazo honek hitzak asmatzea dakar. Itzultzaile batek "ama" bezalako hitzak badakizki zelan diren beste hizkuntzetan eta kasu honetan, hitz batetik bestera itzultzen du. Baina sarri gertatzen da aurkakoa. Hizkuntza bateko terminoak az du ekibalentiarik eta beste hizkuntzakoa hartzen da, ingelesezko "rafting" edo "jogging" hitzekin gertatzen den moduan. Honen eragina da, hizkuntzen kutsatzea. Honen adibide argia dugu hurrengoa: Jantoki frantsesez batetako ingelerazko menuan, "pâté de foie grass", "fat liver paste" bezala itzulia agertuko litzateke, baina hau ez da itzulpen bat azalpen argi bat baino. Benetan "foie gras pâté" bezala agertu beharko litzateke.

Hitz arrunten arazoak [aldatu]

1. Itzultzeko zailenak diren hitzak laburrenak dira: adibidez, Ingelesezko " to get" aditzak, hiztegi arrunt batetako zazpi zutabeko esanahiak itu. Honela zaila egiten da esanahi guzti horietariko zein aukeratzen jakitea.

2. Aspektu kulturalak: adibidez, ingelesezko "bread" hitza dugu. Begi bistan hitz arrunt bat da baina beste kultura batzuetan hitz horrek kulturaren erruz beste gauza desberdin bat izatera heldu daiteke.

3. Zehaztasun maila desberdinak: adibide argi dugu, inglesezko "there" hitza. "There" hori guretzat "hor" izango litzateke baina urrun egonez gero "there" hori "han" bihurtzen da.

Itzulpengintzaren azken asmakuntzak [aldatu]

Ordenagailu bidez lagundutako itzulpengintza [aldatu]

CAT (computer-assisted translation)-a, gizaki batek helburu testu bat ordenagailu programa baten laguntzaz sortzen dueneko itzultzeko modua da. Modu honetan, makinak gizakiari laguntza baino ez dio ematen.

Honek, itzultzaileari lagungarri zaizkion programak barneratze ditu.

Itzulpengintza automatikoa [aldatu]

Itzulpen automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean nabarmen lagundu duen diziplina da. Martin Kay-ren esanetan: "El empeño en conseguir máquinas traductoras ha merecido la atención de algunas de las mentes más preclara de disciplinas como la lingüística, la filosofia, las matemáticas o la informática. La traducción automática ejerce, además, una irresistible atracción sobre un nutrido grupo de incondicionales."

Itzulpengintza automatikoa, lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat aztertu (iturri testua) eta beste hizkuntza batean idatzitako testu berbera ordenagailuz sortzen (helburu testua)duen itzultzeko modua da.

Hala ere, egia da, itzulpen automatikoak giza laguntza behar duela, esaldiak pre-editatzea eta post-editatzea behar baitu.

Itzulpengintza automatikoa vs. ordenagailu bidez lagundutako itzulpengintza [aldatu]

Biak funtsean ia berdinak izan arren, itzulpengintza automatikoa ezin da ordenagailu bidezko itzulpengintzarekin erratu. Automatikoan, makina da garrantzia duena; bestea ordea, itzultzailea da garrantzitsua, berak hartzen ditu itzulpenari dagozkion erabaki denak.

Honen itzultzeko prozesua itzulpengintza arruntaren berbera da, eta honek ere itzultzerakoan arazo berdinak izaten ditu.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]