Iurreta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iurreta

 Bizkaia
Iurretako San Migel enparantza.
Iurretako San Migel enparantza.
Iurretako bandera

Iurretako armarria

Izen ofiziala Iurreta
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangerri
Alkatea Iñaki Totorikaguena Sarrionandia (EAJ)
Herritarra iurretarra
Koordenatuak -

Bizkaia municipalities Iurreta.PNG

Eremua 19,01 km2
Distantzia 30 km Bilbora
Posta kodea 48215
Biztanleria 3.884 bizt. (2012)
Dentsitatea 204,31 bizt./km²
www.iurreta.net http://www.iurreta.net www.iurreta.net

Iurreta Bizkaiko ekialdeko herria da, Durangerriko eskualdean kokatua. Udalerriak 18,48 km2-ko azalera du. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 55.

Industria da nagusi gaur egungo Iurretan (burdingintza, erremintak eta papergintza). Nekazaritzak ez du aparteko garrantzirik. Aipagarriak dira San Migel parrokia (XIX. mendearen hasiera), Goiuriko, Amatzako eta Arandiako ermitak, Goikolea jauregia (XVII. m.) eta Ertzilleko garaia (XVI. m.).

Eduki-taula

Mugakideak [aldatu]

Mugakideak hauek ditu: iparraldean Ibarruri auzoa (Muxika), hegoaldean Durango, ekialdean Garai eta Abadiño eta mendebaldean Amorebieta-Etxano.

Auzoak [aldatu]

Herrigune nagusiaz gainera, Arriandi, Goiuria, Orozketa, Oromiño eta Santa Apolonia auzoek osatzen dute udalerria.

Inguru naturala [aldatu]

Ibaiak [aldatu]

Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Mendiak [aldatu]

  • Gallanda mendia (527 m).
  • Axmokil (413 m).
  • Iruatxeta (394 m).
  • Akamendi (385 m).
  • Axmokil-txiki (380 m).
  • Azkorra (358 m).

Demografia [aldatu]

Iurretako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
* * * * * * * * * * 4.901 4.144 3.901

Historia [aldatu]

1072ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ihurretako San Martin monasterioa. Erdi Aroan Durangoko merindadeko hamabi elizateetako bat izan zen Iurreta, eta Bizkaiko burdinola-herri oparoenetakoa izan zen XIX. mendea arte. 1926an gelditu zen Iurretako elizatea Durangoko udalaren barnean, bertakoek nahi ez zuten arren, eta hutsean geratu ziren ondoko urteetan udal bihurtzeko egin ziren saio guztiak. 1950ean bizkortu egin zen Iurretako industrializazioa eta industria-herria zen 1970erako. 1990eko urtarrilaren 1ean, udal bihurtu zen berriro Iurreta, Iurretako Eleizatea izenaz.

Iurretar ezagunak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo-loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Erreferentziak [aldatu]