Ivaldiren semeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskandinaviar mitologian, Ivaldiren semeak, Freyren itsasontzia (Skíðblaðnir), Odinen lantza (Gungnir), eta Lokik, bere bihurrikerietako batean moztu zion ilea ordezteko Sifen urrezko ilea sortu zituzten nano batzuk ziren.

Skaldskaparmalen arabera, objektu hauek sortu ondoren, Lokik, apustu bat egin zuen beste nano batekin, Brokekin, honen anaia Sindri edo Eitri, Ivaldiren semeek sortutako objektuak bezain bikainak ziren objekturik sortzeko gai ez zela izango. Apustu honetan, Freyren basurdea zen Gullinbursti, Odinen eraztuna zen Draupnir eta Thorren mailua zen Mjolnir sortu ziren, jainkoek epaitu zituztenak, eta Ivaldiren semeek eginikoak baino bikainagoak zirela adierazi zuten. Honela, Brokek irabazi zuen apustua.

Istorio honen kontakizuna, Skaldskaparmalen agertzen da, eta ez ditu Ivaldiren semeen izenak adierazten, ezta zenbat diren ere, eta ez dira beste inon agertzen, aipatzen dituen ahapaldiaz gain. Grimnismalen aipatzen dira Skíðblaðnirren sortzaile bezala "itsasontzirik hoberena", eta ez dago ezer gehiago eurei buruz.