Ivan Alexandrovitx Gontxarov
Wikipedia(e)tik
Ivan Alexandrovitx Gontxarov Errusiar idazlea (Simbirsk, 1812 - San Petersburgo, 1891).
[aldatu] Biografia
Funtzionario izan zen bizitza guztian. Haren aurreneko eleberria, Historia arrunt bat (1847) Errusiako lehen eleberri errealistetako bat da, eta, bertan, gazte idealista baten etsipena kontatu zuen. Bizitza guztian egin zuen bidaia bakarra Japoniara egin zuen, eta haren ondoren, Pallada fregata (1855-1857) eleberria idatzi zuen. 1859an argitaratu zuen Oblomov, bere obra nagusia. Handik hamar urtera, Amila argitaratu zuen, azken eleberria.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.