Ivan Cankar
Wikipedia(e)tik
Ivan Cankar (Vrhnika, Eslovenia, 1876 - Ljubljana, Eslovenia, 1918) Esloveniako eleberrigile eta dramagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Erotika (1899) poema-bildumaren ondoren, eleberri psikologikoak idatzi zituen: Kralj na Betajnovi (1904, Betajnovako erregea), Martin Kacur (1904), Jernej in njegova pravica (1907, Jernej morroia eta bere eskubidea).
Drama soziala ere landu zuen: Za narodov blagor (1902, Herriaren alde) eta Morroiak (1910).
Abertzale sozialista zen. Gizonen sufrimendua islatu zuen bere lanetan; abegi berezia izan zuen haurren munduarekiko.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.