Ivan Gundulić
Wikipedia(e)tik
Ivan (Dživo) Franov Gundulić (Ragusa, 1589 - ibidem, 1638) dalmaziar olerkaria izan zen. Katoliko sutsua zen. Ragusako literatura barrokoa landu zuen. Haren obrarik ezagunena Osman poema epikoa da: hogei kantu ditu, eta eslaviarrek Inperio Otomandarraren kontra lortu zuten lehen garaipena kantatzen du (1621). Gizakiaren ahuleziaz ere idatzi zuen poema bat, Seme galduaren malkoak (1622), eta pastoral bat ere bai, Dubravka (1628), Dubrovniken (Ragusa) ohoretan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.