Ivan Lendl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ivan Lendl, 2010eko Lagardère Txapelketan

Ivan Lendl estatubatuar tenislaria izan zen, jaiotzez txekiarra (Ostrava, 1960). 1975ean hasi zen gazte-mailako nazioarteko txapelketa nagusietan jokatzen, eta haren mailako tenislari onena bilakatu zen 1978an. 1979an, profesionaletara igaro, eta, 1980an, zazpi txapelketa irabazi zituen. Garaipen ugari erdietsi arren —izen handiko Volvo saria 1982an eta 1983an—, ez zuen Grand Slameko lehiaketarik irabazi, 1984ko Roland Garrosen John McEnroe mendean hartu zuen arte. 1985ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen, berriro ere McEnroe mendean hartuz, eta, hurrengo bi urteetan, Estatu Batuetako nahiz Frantziako lehiaketak irabazi zituen. Munduko tenislari onena izan zen 1985-90 bitarteko hainbat alditan, eta Australiako Irekia ere bi aldiz irabazi zuen, 1989an eta 1990ean. Indar eta gaitasun fisikoagatik da ezaguna, edozein motatako pistetan moldatzen delako, belar gainean izan ezik; horrek eragotzi zion, hain zuzen, Wimbledongo Lehiaketa irabaztea. Jokalari garrantzitsua izan zen, halaber, 1980an Txekoslovakiak Davis Kopan lortutako lehen garaipenean. 1992an lortu zuen Estatu Batuetako hiritartasuna, eta 1994an utzi zion tenisean jokatzeari, sorbaldan zuen arazo batengatik.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak