Ixaka Lopez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ixaka Lopez Mendizabal
Datu pertsonalak
Izen osoa Ixaka Lopez Mendizabal
Jaio 1879ko apirilaren 11
Tolosa (Gipuzkoa)
Hil 1977ko otsailaren 27a
Tolosa (Gipuzkoa)

Ixaka Lopez Mendizabal (Tolosa, Gipuzkoa, 1879ko apirilaren 11 - 1977ko otsailaren 27a) euskal idazle, kultura eragile eta politikaria izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Filosofiako, Letretako eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Eskualzaleen Biltzarra elkartearen sortzaileetariko bat izan zen 1902an. López Mendizábalen lehen idazlanak: Cantabria, la guerra cantábrica y el País Vasco en tiempos de Augusto (1899), Fueros de Guipúzcoa (1900), biak doktoretza tesiak, Aita Santu amargarren Pio´ren dotriña laburra (1907), Manual de conversación castellano-euskera (1908), Zenbakiztia (haurrentzako aritmetika, 1913) eta Diccionario vasco-castellano (1916), lau argitaraldi izan dituena. Euskaltzaindia sortu zuen taldeko kide izan zen 1918an, baina ez zen euskaltzain izan. Umearen laguna, euskaraz irakurtzeko ikasbidea, argitaratu zuen handik bi urtera. 1925ean Xabiertxo haurrek irakurtzeko liburu ospetsua, plazaratu zuen, eta handik urtebetera Nekazaritza. Errepublika garaian hainbat ikastola sortu zuen. Tolosako zinegotzi ere hautatua izan zen EAJ alderdiaren eskutik (1931), eta EBBko lehendakari izan zen. Garai hartan idatziak dira Martin Txilibitu (1931), ¿Quiere vd. hablar en euskera? (1932) eta Erleak, beren bizitza eta oiturak (1933) idazlanak. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, frankistek bere Tolosako liburutegi osoa erre zioten plaza erdian. Frantziara erbesteratu zen lehenbizi, eta Buenos Airesa gero; hiri horretan Ekin argitaletxea sortu zuen. Argentinan egon zen garaikoak dira Otoitzak (1942), La Lengua Vasca, Gramática. Conversación, Diccionario (1943), Breve Historia del País Vasco (1945), El País Vasco, descripción general (1946), Gramática abreviada (1954) eta Etimologías de apellidos vascos (1958). 1965ean Euskal Herrira itzuli zen, eta inprimeria bat zabaldu zuen Tolosan.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Haur eta gazte literatura

[aldatu] Antzerkia

[aldatu] Erlijiozkoak

  • Aita Santu amargarren Pio'ren doctriña laburra (1907)
  • Otoitzak (1942)

[aldatu] Eskola liburuak

  • Zenbakiztia (1913)

[aldatu] Gramatika eta hiztegiak

  • Manual de conversación castellano-euskera (1908)
  • Euzkel-Erdel Iztegia (1916)
  • ¿Quiere vd. hablar en euskera? (1932)
  • Voulez-vous parler le basque? (1938)
  • La Lengua Vasca, Gramática. Conversación, Diccionario (1943)
  • Gramática abreviada (1945)

[aldatu] Besterik

  • Nekazaritza (1926)
  • Erleak, beren bizitza eta oiturak (1933)
  • Breve Historia del País Vasco (1945)
  • El Pais Vasco, descripción general (1946)
  • Etimologías de apellidos vascos (1958)

[aldatu] Kanpo loturak

Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak