Ixiar Rozas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixiar Rozas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIxiar Rozas Elizalde
JaiotzaLasarte-Oria1972ko urtarrilaren 19a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea eta katedraduna

Literaturaren Zubitegia: 151

Ixiar Rozas Elizalde (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1972ko urtarrilaren 19a) euskal idazlea da. Arte Ederretan doktorea (UPV-EHU), egun, Arte Hezkuntzako irakaslea da Mondragon Unibertsitatean eta Azala espazioko lantaldeko kidea.

Bere testuak, saiakerak eta artikuluak hainbat hizkuntza eta herrialdetan (Mexikon, Italian, Eslovenian, Erresuma Batuan, AEBetan, Portugalen eta Errusian, besteak beste) argitaratu dira.[1] Horietako batzuk aipatze arren: Negutegia (2006), Beltzuria (2014) edo Ejercicios de ocupación. Arte, vida y trabajo (2015).

Sortzaile garaikideei eskainitako Humano caracol (2006-2009) dokumentalaren egilea ere bada.

Kultur langile bezala, mintegiak, lantegiak eta hitzaldiak antolatu izan ditu; besteak beste, Erresonantzian (2011), Arrakalatuta (2014-2015) edota Proklama (2014-2016). Periferiak topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari-artistiko-kidea ere izan da. Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatutako topaketa horiek, pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren. Testuinguru horretan, Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK-Periferike, 2006), liburuaren editorea da Rozas.

Batik bat, idazle gisa egindako ibilbideagatik da ezaguna, baina urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoaiaren artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen.[2]

Diziplina anitzeko sortzailea izanik, honako koreografo, egile eta artistekin lankidetzan aritu izan da: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/Berlin), Elena Albert (Bartzelona), German Jauregi (Brusela/Bilbo), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Girona), Maite Arroitajauregi (Eibar), Maider Lopez (Donostia), Paco Toledo (Bartzelona/Chile), José Luis Gallero (Madril), Mireia Sentis (New York/Madril), etab.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilari moduan, hainbat telesailetan lan egin du, hala nola, Benta Berri (ETB), Compañeros (Antena 3) edota Teilatupean (ETB) izenekoetan.[5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Ixiar Rozas Elizalde» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  2. «Ixiar Rozas» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Gorka Erostarbe, «Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltzea hitza», Berria, 2014-12-31
  4. Irizar, Itziar Ugarte. ««Tentsioa dakarten lanak falta dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  5. a b c «Rozas Elizalde, Ixiar» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  6. «Ixiar Rozas euskal idazlea Göteborgeko Liburu Azokan izango da egunotan» Etxepare Euskal Institutua 2017-09-27 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]