Ixim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ixim
Иши́м (ru) / Esil (kz)
Astana-Ishim-7802.jpg
Ixim ibaia Astanan
Kokapena  Errusia
 Kazakhstan
Luzera 2.450 km
Arroa 177.000 km²
Emaria 56,3 m³/s
Iturburua Niyaz muinoak, Kazakhstan
Ibai ahoa Irtyx
Ob watershed.png

Ixim[1] (errusieraz: Иши́м; kazakheraz: Esil) hego-erdialdeko Asiako ibaia, Kazakhstango iparraldea eta Errusiako Omsk eta Tiumen oblastak zeharkatzen dituena. Irtyxen ezkerraldeko adarra da. 2.450 km luze da eta 177.000 km2ko arroa dauka[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niyaz muinoetan du iturria, Kazakhstango goi-ordokiaren iparraldean. Astana eta Petropavlovsketik igarotzen da eta, Errusian sarturik, Iximgo estepa zeharkatzen du. Ixim herriaren ondoan Irtyxera isurtzen da[2].

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ixim ibaiaren emaria 1963-1999 bitartean neurtua izan da Orehovon (Irtyxera isuri baino 35 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako azalerak 158.000 km² du, arro osoaren % 89. Bertan urteko batezbesteko emaria 83,1 m³/s da; emari handiena maiatzean du (340 m³/s) eta txikiena martxoan (12,9 m³/s).

Ixim ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Orehovon neurtuak
Datuak: 1963 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-07-04 .
  2. a b Irtysh River Global.britannica.com
  3. Ixim ibaia Orehovon Rims.unh.edu
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ixim Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.