Izar aldagarri irregular
Wikipedia(e)tik
Izar aldagarri irregular bat, bere dizdira aldaketek, tarte detektagarririk ez duten izar aldagarri mota bat da. Bi talde oso ezberdinduetan bereiz daitezke:
- Izar aldagarri eruptibo irregularrak
- Izar aldagarri pultsante irregularrak
Aldagarri eruptibo irregularrak [aldatu]
Hiru mailatan bana daitezke:
- I taldea: Hau, aldi berean, IA (Otik Arako espektru motak) eta IB (Ftik Mrako espektru motak) azpitaldeetan banatzen da.
- IN taldea: (aldagarri irregular lainotsuak), izar eraketa gertatzen ari den tokietan aurkitzen direnak. Zenbait magnitude alda dezakete, egun 1 eta 10 bitartean magnitude 1eko aldaketa azkarrekin. Espektru motaren arabera, INA eta INB azpitaldeetan ere bana daitezke; gainera, INT azpitaldea dago T Tauri izarrentzako edo INT (YY), YY Orionis izarrentzako.
- IS taldea: 0,5 eta magnitude 1 arteko aldaketa azkarrak izaten dituzte ordu edo egun gutxi batzuetan. Hauek ere, aurreko bi mailak bezala, azpitaldetan banatzen dira, ISA eta ISB azpitaldeetan, zehazki
Aldagarri pultsante irregularrak [aldatu]
Espektru mota berantiarretako (K, M, C, S) izar pultsanteak dira. Bi mailatan bana daitezke:
- L-LB motakoak, izar erraldoiak badira
- LC motakoak, izar superrerraldoiak badira
Mota honetako izar aldagarri batzuk, askorik aztertu ez diren izar aldagarri erdi irregularrak izan daitezke.