Izar berezi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Astrofisikan, izar bereziak edo izar kimikoki bereziak gutxienez euren azaleko geruzetan ez ohiko metal ugaritasuna dutenak dira.

Izar kimikoki bereziak oso ohikoak dira sekuentzia nagusiko izar beroen artean, hauen barnean hidrogenoaren fusio nuklearra gertatzen delarik. Hauek lau mota nagusitan banatu dira euren espektroa oinarri hartuta:

Izarren batzuk mota hauetako zenbaiten ezaugarri mistoak dituzte.

Orokorrean, izar hauen azalean behatutako konposaketa kimiko berezia izarra eratu ondoren gertatu diren prozesuen ondorio dela uste da, barreiaketa edo bere kanpo geruzteako efektu magnetikoak kasu. Prozesu hauek elementuren batzuk atmosferaren behe geruzetan egonkortzea eragiten dute, beste batzuk barnetik azaleraino igotzen diren bitartean, behatutako espektro berezitasunak eraginez. Uste denez, izarraren barnealdeak, izarrak bere osotasunean bezala ugaritasun kimiko normalago bat dute, izarra eratu den gasezko lainoaren konposaketa isladatzen duena.

Izar berezi hotzak ere badaude, G edo ondorengo espektro motakoak, baina ohi izar hauek ez dira sekuentzia nagusikoak. Orokorrean, izar hauek bere klasearen edo etiketa zehatz gehigarriren baten bidez identifikatzen dira, kimikoki berezi izendapena gorago deskribatutako izar mota ezberdinen barnean dauden izarrentzako mugatzen delarik.

Izar kimikoki berezi hotzetako asko izarraren barnealdetik azalerako fusio nuklearraren produktu nahasketaren ondorio dira. Hauen artean karbonozko izar eta S motako izar gehienak daude. Beste batzuk izar bitar batean masa transferentzia baten ondorio dira. Hauetako adibide batzuk bariozko izarrak eta S motako zenbait izar dira.

Izar berezi garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako zerrenda honetan izar kimikoki berezi garrantzitsuenak daude, gure eguzki-sistemara duten hurbiltasunaren arabera ordenatuak daudenak.

Izena Bayerren izendapena Henry Draper katalogoko izendapena Espektro mota Tenperatura efektiboa (K) Distantzia (parsecetan)
α Circini HD 128898 A7VpSrEu 7.674 16
Alioth Épsilon Ursae Majoris HD 112185 A0p 8.974 24
Cor Caroli Alfa2 Canum Venaticorum Cor CaroliHD 112413 A0spe 11.614 33
Nusakan Beta Coronae Borealis HD 137909 F0p 7.430 34
γ Equulei HD 201601 A9p 7.621 35
Alrisha A Alfa Piscium|α Piscium A HD 12447 A0sp 9.977 42
ι Cassiopeiae HD 15089 A5p 8.414 43