Izaro (izena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaro
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Euskalduna

Izaro euskarazko emakumezko izena da.[1] 2011n ume jaioberrien artean hobetsienetariko bat izan zen.[2]

Izaro Bermeoko uhartea eta Andre Mariaren antzinako baseliza da. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Madalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute. Kondaira baten arabera, monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito. [3]

Izaro izena duten pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Izaro Andres abeslari
sortzaile
Mallabia 1993-12-31
Izaro Elorza Arregi politikari
ingeniari
Oñati 1983-10-28
Izaro Garmendia akordeoi-jotzaile
pailazo
Zaldibia 1969-12-12
Izaro Ieregi artista Algorta 1987
Izaro Iraeta telebista aurkezle Zaldibia 1973
Izaro Lasa txirrindulari
idazle
Ezkio 1987-05-08
Izaro Zubiria Ibarguren albaitari
ikertzaile
Gaztelu 1989-12-23

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Yáñez Solana, Manuel. (1995). El gran libro de los Nombres. Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2..
  2. www.ine.es
  3. Euskaltzaindiaren izendegiak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]