Izarren hautsa
Izarren hautsa Xabier Letek idatziriko abestia da, Leteren 1976ko Kantatzera noazu diskoan argitaratua. Beste hainbat musikarik ere abestu dute, nork bere bertsioa eginda: Mikel Laboak, Ken Zazpik, Mikel Urdangarinek, eta abarrek. Doinuari dagokionez, Xabier Letek berak hasierako doinua ez beste bat ere erabili zuen urteen bueltan, Antton Valverderen laguntzaz ondutako bat, hain zuzen ere, jatorriz egindakoaz oso kontent ez egoki, nonbait.[1]
[aldatu] Hitzak
Xabier Letek sei estrofa idatzi zituen[2]. Oso letra sakona dauka, gizateriaren historiatik hasi eta gure bizitzaraino iristen dena. Esaldi batzuek ere, eskela eta abarretan erabili izan dira, esaterako:
| « | Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak |
» |
| Xabier Lete | ||
Jaialdi askotan, edo motibo anitzen aldeko ekimenetan himno bezala erabili izan da[3].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Xabier Letek eta Antton Valverdek Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan egindako kontzertuan eman azalpenak.
- ↑ musikazblai.com: Izarren hautsaren hitzak
- ↑ Aristi, Pako, Izarren hautsa: Iruzkina, Arteola, http://ahobetekanta.arteola.com/kanta.php?id=64