Izaskun Bilbao
Wikipedia(e)tik
Izaskun Bilbao Barandica[1] (Bermeo, Bizkaia, 1961eko martxoaren 27) VI., VII., VIII. eta IX. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea izan zen. VIII. legegintzaldian, Eusko Legebiltzarreko Mahaiburu izan zen. Horretaz gain, Bermeoko EAJko zinegotzia da. 1989 eta 1994 bitartean Kultura saileko zerbitzu zuzendaria eta 1996tik 1998 arte Herrizaingo saileko zerbitzu zuzendaria zen.
Zuzenbidean lizentziaturik, Gaikuntza Nazionaleko kontu hartzaile-idazkaria da.
2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Eusko Alderdi Jeltzaleko zerrendaburua izan zen Bizkaitik. Orain, EAJren zerrendaburu da Europar Parlamenturako hauteskundeetan.
| Aurrekoa Juan Maria Atutxa |
Eusko Legebiltzarreko mahaiburua 2005-2009 |
Ondorengoa Arantza Quiroga |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Berak bere bloggean idazten duen bezala http://www.izaskunbilbao.eu/