Izaskungo baseliza

Koordenatuak: 43°08′20″N 2°03′47″W / 43.138847°N 2.062936°W / 43.138847; -2.062936
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaskungo baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIbarra
Koordenatuak43°08′20″N 2°03′47″W / 43.138847°N 2.062936°W / 43.138847; -2.062936
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea

Izaskungo Ama Birjinaren baseliza Gipuzkoako Ibarra udalerrian dagoen baseliza bat da. Izaskun auzoan eta Uzturre mendiaren magalean dago, herrigunetik urruti. Ziur aski XIII. mendean eraikia, gaur egungo eraikina 1904koa da.

290 metroko garaieran dago, eta bertatik Tolosako ikuspegi bikainaz goza daiteke. Inguruan jatetxea, bi taberna, zuhaiztia eta aparkalekua dauzka. Ibilgailuz Tolosatik nahiz Ibarratik datozen errepideetatik bertaratzen da; aldiz, oinez joateko, Ibarratik nahiz Tolosatik gora doazen bidezidorrak daude.

Kokaleku hau da Tolosako lurretan dagoen Uzturre (735 m) mendira igotzeko abiapuntu ohikoena.

Izena eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaskun emakumezko euskal izenak hemen du jatorria. Ama Birjina hau da Tolosako santa zaindaria, eta haren eguna irailaren 9an ospatzen da.[1] Urtero urriaren 30ean Izaskungo erromeria ospatu ohi da.[2]

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat lekuko baselizen antzeko kondaira du: Ama Birjinaren agerpenaren sinestedunek baseliza gaur egungo kokalekua baina askoz ere egokiagoa zen Arropadi kokalekuan eraikitzea erabaki zuten, baina misteriotsuki materialak desagertu eta Ama Birjinaren agerpena gertatu zen lekuan berragertzen omen ziren, hortaz, azkenean gaur egun Izaskungo baseliza dagoen kokalekuan eraiki zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabe bakarreko eraikina da. Haren barnean dago Ama Birjinaren irudia, XIV. mendean landua,[3] eta sabaitik zintzilik miniaturazko itsasontzi bat dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Lizarralderen arabera, Ama Birjinaren irudia XIII. mendearen bigarren erdialdekoa edota XIV. mendearen hasierakoa izan liteke, alegia “Sagarraren Ama Birjinen” garaikoa, Arantzazuko santutegiko Ama Birjinaren irudiaren antzera intxaurrondo egurrez egina da eta 36 zentimetroko garaiera du. 1904 urtea ez geroztik landua izan zen bezala ikusgai dago, ordura arte estali zuten estalki eta arroparik gabe, 1929ean zaharberritua izan zen. Irudi honen jatorriari buruz, Mallora monsinoreak adierazten duenez, bere egileak Pirinioetako Eskola edota Leireko monasterioko beneditarrekin lotura luke.

Sebastián Insausti apaizak Tolosako Santa Maria elizako artxiboan topatutako 1691ko Antonio Aldabalde jaunaren idazkien arabera, 1676-1710 artean Antonio zena Izaskungo kaperaua izan zen eta bere eskuizkribuen artean 1418ko Lanzeloto bulari buruzko ezagutzen den lehenbiziko agiria laga zuen, azken hau Karlos III.a Nafarroakoaren semea eta 1408-1420 bitartean Iruñeko administratzaile apostolikoa izan zen. 1418ko urriaren 5an Lizarran sinatutako dekretuak "Izaskungo eliza, Tolosako Santa Maria parrokiaren pean, elkartua eta atxikia dagoela" ezartzen du.

Agiri honi so eginik, Mallora monsinoreak baseliza XIII. mendean eraikia izango zela kalkulatu zuen, hain zuzen ere, Ama Birjinaren irudi bera landu zen garaikoa, XV. mendean Lanzelotok "antzinako garaietako landa eliza" deitzen baitu.

Bai Aldabalde nahiz Aita Larramendik adierazten dutenez, eskualdeko nahiz kanpoko senar-emazte ugari bertaratu ohi ziren, Ama Birjinari haurrak izateko eskean, hark emandako mesedeen truk, senar-emazte horiek Ama Birjinari eskaintzak eman ohi zizkioten, tartean arropa ugari, kamisetatxoak, bai eta jantzi sakratuak ere.

Baselizak gora-behera asko bizi izan ditu, 1873 eta 1887an suteek kiskaldu zuten, hortaz, 1904ean eraikitako gaur egungo eraikinak itxuraz ezer gutxi du jatorrizko baselizatik, hartatik mantendu izan den gauza bakarra Ama Birjinaren irudia da, auzotarrek sute horietatik behin eta berriz salbatzea lortu baitzuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]