Izatearen arintasun jasanezina
Wikipedia(e)tik
| Egilea | Milan Kundera | |
| Generoa | Eleberria | |
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Nesnesitelná lehkost bytí | |
| Jatorrizko hizkuntza | txekiera | |
| Argitaratzailea | - (1984) | |
| ISBN | ISBN 8497836418 | |
| Euskaraz | ||
| Izenburua | Izatearen arintasun jasanezina | |
| Itzultzailea | Karlos Cid Abasolo | |
| Argitaratzailea | Elkar eta Alberdania (2009) | |
| ISBN | ISBN 978-84-9783-729-3 | |
Izatearen arintasun jasanezina (jatorrizko txekieraz Nesnesitelná lehkost bytí) (1984), Milan Kunderaren eleberria da, Pragako Udaberriaren garaian kokatuta dagoena. Bertan fikzioa eta saiakera (filosofia, historia, etab.) uztartzen ditu Kunderak. Txekieraz 1982an idatzi bazen ere, bi urte behar izan zituen Frantzian, frantsesez, argitaratu zen arte. Txekieraz argitaratua izateko, berriz, 2004ra arte itxaron behar izan zuen. 2009an Karlos Cid Abasolok euskaratua argitaratu zuten Elkar eta Alberdania argitaletxeek.
[aldatu] Pertsonaiak
Hauek dira eleberriko pertsonaia nagusiak:
- Tomas: Txekiar zirujau gonazalea da eleberriaren pertsonaia nagusia. Eleberrian bertan idazleak Tomas irudi batetik sortu zela dio: erabaki bat hartu ezinik leihotik horma huts bati begira dagoen pertsonaia da. Zirujau izateko beharra omen du pertsonen barnealdea ikertzeko, eta arrazoi beragatik 200 emakume baino gehiagorekin izan ditu sexu harremanak. Teresaren ahultasunaren mende ezkonduko da, ez baita Teresa babesteko bultzada jasateko gai. Zalantza erabat gainditu gabe hartutako erabakiek Pragako zirujau arrakastatsu izatetik, leiho-garbitzaile eta, gero, herri txiki bateko kamioi gidari izatera eramango dute.
- Teresa: Teresa beti izan da biktima, lehenik amarena eta azkenik Tomasena. Biktimatasun honek berak lortzen du Tomas Teresaren menpe egotea.
- Sabina: Tomasen maitaleetako bat da. Margolaria da eta bere margolanek gezur ulergarri baten atzean egia ulertezinak ezkutatzen omen dituzte. Bizitza osoa traizioan oinarritzen du. Gurasoak, senarra, bere herrialdea, maitaleak... guztia traizionatuko du, baita traizioa bera ere. Bera da bizitzaren arintasunaren adibide onena.
- Franz: Sabinaren maitalea ameslari hutsa da, guztia idealizatzen du. Bizitzaren astuntasunaren adibide onena da.
- Karenin: Tomas eta Teresaren txakurra. Anna Kareninari zor dio izena. Errepikapenean oinarritzen da bere bizitza, paradisutik sekula bota ez duten izakia da, Teresak sekula izan duen maitasun harreman onena.