Izhevsk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Izhevsk

Izhevsk
bandera

armarria

Izen ofiziala Ижевск
Estatua ErrusiaErrusia
Errepublika Udmurtia
Koordenatuak

56°51′N 53°13′E / 56.850°N 53.217°E / 56.850; 53.217Koordenatuak: 56°51′N 53°13′E / 56.850°N 53.217°E / 56.850; 53.217

Izhevsk non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Izhevsk
Eremua 315.6 km²
Garaiera 140 m
Posta kodea 426000 - 426999
Biztanleria 613.295 bizt. (2008)
Dentsitatea bizt./km²
Telefono aurrizkia 3412
www.izh.ru http://www.izh.ru/ www.izh.ru

Izhevsk[1] (errusieraz: Иже́вск; udmurteraz: Иж edo Ижкар) Errusiako hiri bat da, Udmurtiako Errepublikako hiriburua. Izh ibaiaren ertzean dago, Ural mendien mendebaldera.

1985-1987 bitartean hiriaren izena Ustinov izan zen, 1976-1984 urteetan Sobietar Batasuneko kanpo-arazoetarako ministroa izan zen Dmitri Ustinoven omenez. Hala ere, Mikhail Gorbatxov gobernuan egon zenean, berriki agintari izandakoen omenez ipinitako hirien izenak aldatu egin zituen, lehenagoko toponimoak berreskuratuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izhevsk 1760ko apirilaren 10ean sortu zuten, burdinola baten inguruko kokalekutzat. Burdinolak eta hiria Piotr Ivanovitx Xuvalov kondeak eraiki zituen. Hala ere, hil zenean zorrak utzi zituelako, ondarea Erresumarena izatera iritsi zen. Izh ibaian presako lanak egin zituzten inguru hartan, 1763. urtean amaituz.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izhevsk Udmurtiako Errepublikako ekonomia-gune garrantzitsuena da, hirian dagoelako finantza- eta industria-jarduera gehiena. Industria militarra da indarrik handiena duena, eta hainbat enpresa daude hirian horretan dihardutenak. Enpresarik ezagunena Izhmax da: Errusian bertan eta kanpoan oso ospetsuak diren arma arinak eta eraso-fusilak ekoizten dituzte, besteak beste; gainera, "IZH" markako motozikletak eta automobilak ere ekoizten dituzte.

Beraz, Izhevskek herrialdeko gune industrial eta militar garrantzitsua izaten jarraitzen du, eta "Errusiako armategia" esaten diote bai Izhevsk bai Tula hiriei.

Besteak beste, hiria famatua da Mikhail Kalaxnikovek bertan asmatu zuelako AK-47 asalto-fusil ospetsua, Kalaxnikov izenez ere ezaguna.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izhevsken klima kontinental hezea daukate: neguak luzeak izaten dira, eta udak epelak.

Datu klimatikoak (Izhevsk)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 3.6 5.8 10.1 27.5 31.1 35.6 37.0 37.0 33.0 22.4 11.1 4.5 37.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -8.9 -7.7 -0.7 8.8 18.2 23.2 25.1 21.9 15.2 6.9 -2.4 -7.5 7.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.4 -11.7 -5.0 3.7 11.7 17.0 19.0 16.0 10.2 3.4 -5.1 -10.6 3.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -46.8 -40.4 -32.1 -23.9 -9.4 -2.4 4.3 -1.7 -5.5 -21.3 -33.5 -47.5 -47.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -16.1 -15.5 -9.2 -0.6 5.9 11.2 13.4 11.1 6.2 0.4 -7.8 -14.0 -1.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30 21 22 26 48 62 58 67 55 51 40 30 510
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 3 5 11 17 17 16 17 19 18 10 6 143
Elur egunak (≥ 1 mm) 27 23 18 7 2 0.1 0 0 1 10 23 27 138.1
Eguzki orduak 44.4 87.3 148.8 211.3 282.6 305.3 304.4 245.5 150.6 76.7 42.5 33.0 1932.3
Hezetasuna (%) 84 80 76 68 61 67 71 74 78 82 85 84 76
Iturria (1): Pogoda.ru.net[2]
Iturria (2): Weatherbase (eguzki-orduak)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izhevsk Aldatu lotura Wikidatan