Izotz hockey
Izotz hockeya sei jokalariko bi talderen artean, izotz-pista batean eta irristailuen gainean jokatzen den kirola da. Kirol honetan, jokalariek puck izeneko kautxozko disko bat gidatu behar dute jokalekuan barrena, stick izeneko makil luzeez baliaturik, jokaldiaren helburua aurkariaren atean diskoa sartzea izanik. Partidua amaitzean, gol gehien sartu dituen taldeak irabazten du. Partidu bakoitzak ordubete irauten du, hogei minututako hiru zatitan jokatzen delarik. Jokalari aldaketak mugagabeak dira, eta partidua gelditu gabe egiten dira.
Izotz hockeya garrantzi handiko kirola da iparraldeko herrialde hotzetan, hala nola Kanada (Kirol Nazional gisa izendatua dago ofizialki), Suedia, Finlandia, Errusia edo AEBtan (iparraldean oso bereziki). Eslovakia, Txekiar Errepublika eta Baltikoko estatuetan ere, garrantzi handiko kirola da.
Maila profesionalean berriz, honako txapelketak dira aipagarrienak:
- National Hockey League (NHL). Kanada eta AEBtako liga profesionala, munduko garrantzitsuena.
- Kontinental Hockey League (KHL). Errusian jokatzen da 2008tik. Bigarrena garrantzian.