Izozmendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izozmendi bakarti bat

Izozmendi bat ur gezazko izotzezko masa handi bat da, itsasoko uretan flotatzen dagoena. Glaziar baten ertza hausten denean eta berau uretara erortzen denean sortzen dira izozmendiak.

Ur aratzezko izotzaren dentsitatea 920 kg/m³ inguru izanik eta itsasoko ur gaziarena 1 025 kg/m³, izozmendi baten bolumenaren %90a ur azpian dago. Oso zaila da izozmendi baten ur azpiko zatiak zer itxura duen ur gaineko zatia bakarrik ikusita.

Izotz masa gogor-gogorra izan daiteke eta luze iraun. Horregatik, aise kaltetu ditzake ontzien metalezko oskolak. Izozmendi batengatik hondoratutako ontzi ezagunena Titanic izan zen, 1912ko apirilaren 14an 2.500 hildako eragin zituena.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izozmendiak tamainaren eta itxuraren arabera sailkatzen dira. Honako hau International Ice Patrol delakoak erabilitakoa da.

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapena Ur gaineko
garaiera
Flotazio
azalera
Luzera Masa
Apurra (growler) < 1 m < 20 m² < 5 m < 120 t
Zatia (bergy bit) 1 m - 5 m 20 - 300 m² 5 - 15 m 120 t - 5400 t
Txikia (small) 5 m - 15 m > 300 mm² 15 - 60 m 5400 t - 180 kt
Tartekoa (medium) 15 m - 45 m 60 - 120 m 180 kt - 2 Mt
Handia (large) 45 m - 75 m 120 - 200 m > 2 Mt
Oso handia (very large) > 75 m > 200 m

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen hau ikusgai dagoen izozmendi zatiaren araberakoa da:

  • zapala (tabular) : itxura lauekoa, luzera 5 bider handiagoa garaiera baino
  • potoloa (blocky) : gainalde lauekoa eta ertz bertikal malkartsukoak, luzera 3-5 bider handiagoa garaiera baino
  • lantzertua (wedge) : alde batetik ertz bertikal eta malkartsukoa, beste aldetik malda txikikoa
  • higatua (drydock) : malda txikikoa eta gainazal irregularrekoa, higadura handia dela-eta
  • tontorduna (pinnacled) : garaiera handiko tontor bat edo gehiago dituena izozmendiaren masari dagokionez
  • borobildua (dome) : gainazal leun eta borobildua, berriki irauli den izozmendi bat

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izozmendi Aldatu lotura Wikidatan