Izpi berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izpi orlegi baten hainbat une.

Izpi orlegia, distira orlegia, izpi berdea edota distira berdea eguzki-sarreraren ondoren edota eguzki-irteera baina lehenxeagotik jazo ohi den eguratseko fenomeno optiko bat da, honetan, eguzkiaren kokalekuari so eginez segundu bat edo bi irauten dituen puntu orlegi bat ikus liteke. Eguzkia irten den kokalekutik ateratzen den izpi orlegi baten gisa ere ikus daiteke. Distira orlegiak hainbat kausa ezberdinez sortutako fenomeno multzoa dira, fenomeno horietako batzuk besteak baina ohikoak izaten dira. Distira orlegiak edozein garaieratik ikus daitezke (baita hegan dabilen hegazkin batetik ere). Normalki zerumugan oztoporik ez dagoenean ikus daiteke, baina era berean hodeien eta mendien gain ere agertu ohi da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izpi berde Aldatu lotura Wikidatan