Izquierda Castellana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izquierda Castellana (IzCa)
Gaztelar Ezkerra
Buruzagia Doris Benegas
Bozeramailea Luis Ocampo
Sorrera 2002
Egoitza nagusia Valladolid (Gaztela eta Leon)
Ideologia politikoa Gaztelar nazionalismo
Ezker iraultzaile
Independentismo
Sozialismo
www.izca.net

Izquierda Castellana (IzCa) (euskaraz, Gaztelar Ezkerra) mugimendu ezkertiar independentista bat da, Gaztelar Ezkerraren eremua Espainiako hainbat autonomia erkidegoak dira, Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Madrilgo Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Plana d'Utiel eskualde valentziarra, alegia. Alderdi politikoa Gaztelako aldarrikapen nazionalan, hau da, lehen esandako autonomia guztien independentzia Espainiarekiko, haien batasuna Gaztelako nazioa eratuz, eta sozialismoan jartzen du arreta handiena. Izquierda Castellanaren ekintza-nukleoa Valladolid hirian kokatzen da.

Historia [aldatu]

Izquierda Castellana 2002an Madrilen formalki osatu zen, Izquierda Comunera (gazteleraz, Ezker Komuneroa) Unidad Popular Castellana (gazteleraz, Gaztelar Herri Batasuna) bazegoen erakunde batean; Yesca (euskaraz, Ardagai), antzinan Juventudes Castellanas Revolucionarias (gazteleraz, Gaztelar Gazteri Iraultzaileak) deitutako kolektiboa; Mujeres Castellanas (gazteleraz, Emakume Gaztelarrak) eta Círculo Castellano de Toledo (gazteleraz, Toledoko Zirkulu Gaztelarra). Partido Comunista del Pueblo Castellano (Espainiako Herrien Alderdi Komunistaren Gaztelar sekzioa) Izquierda Castellanan sartu zen, baina, geroago, erakundetik atera zen.

Izquierda Castellanaren helburua Gaztela batua izatea da, Gaztelar Nazioa bezala deritzen eremua pairatzen duen zatiketa gaidituz. Izan ere, Nazioa bost autonomia erkidegoetan zatituta dago. Bestalde, Gaztela sozialista, burujabea eta errepublikarra lor nahi dute, berea eginez komuneroen ohiturak eta urtero apirilren 23an Villalar de los Comuneroseko zelaietan aldrrikatzen dute eskaera hauek. Egun hau ofizialki Gaztela eta Leongo eguna da eta erakunde Gaztelanistetatik batzuetatik Izquierda Castellana edo Tierra Comunera, kasu, Gaztelako Egun Nazionala bezala aldarrikatzen dute.

Internazionalista bezala definitzen da, hainbat askatasun mugimendu nazional sustatzen baititu Euskal Herrikoa, Kataluinakoa, Palestinakoa edo Irlandakoa beti ikuspuntu demokratikotik eta langileria mailaren burjabetzatik. Are gehiago, arrazoi berberak direla eta elkartauna du Kubarekin eta Latindar Amerikan gertatzen ari diren prozesu iraultzaileekin, adibidez, Venezuelan, Bolivian edo Ekuatoren daudenak.

Hauteskundeetan emaitza txikiak izaten ditu: 2003ko autonomia erkidegoetako hauteskundeetan, 621 botu (0,06%) Gaztela-Mantxan, 3.972 botu (0,25%) Gaztela eta Leonen eta 1.119 botu (0,04%) Madrilgo autonomian.

Koalizio gaztelanista agerpena du Valladoliden, Segovian, Salamancan, Cuencan, Guadalajaran, Ciudad Realen, Palentzian, Burgosen, Madrilen y Toledon.