Izura-Azme

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Izura-Azme

 Nafarroa Beherea
Izuraren ikuspegia.
Izuraren ikuspegia.

Izura-Azmeko armarria

Izen ofiziala Ostabat-Asme
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Iholdi
Auzapeza Daniel Oltzomendi (2008-2014)
Herritarra izuratar, azmetar
Koordenatuak 43°15′24″N 1°4′11″W / 43.25667°N 1.06972°W / 43.25667; -1.06972Koordenatuak: 43°15′24″N 1°4′11″W / 43.25667°N 1.06972°W / 43.25667; -1.06972

Izura-azme kokapena.png

Eremua 15,26 km2
Garaiera 66-440 m
Distantzia 18 km Donibane Garazira
Posta kodea 64120
INSEE kodea 64437
Biztanleria 229 bizt.
Dentsitatea 15,01 bizt./km²
Sorrera 1841

Izura-Azme Nafarroa Behereko udalerria da, Oztibarre eskualdean historikoki garrantzirik handiena duena. Mugak: iparraldean, Ostankoa; ekialdean, Arhantsusi; mendebaldean, Landibarre, eta hegoaldean, Larzabale-Arroze-Zibitze. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 96.

Laborantzan (garia, patata, landare lekadunak, artoa, barazkiak, bazkarako landareak), abere-hazkuntzan (ardi- eta behi-azienda) eta janari-industrian (esnea, haragia) oinarritzen da bertako ekonomia-jarduera nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerritik Biduze ibaia igarotzen da, baita bertara isurtzen diren hainbat erreka ere: Iturriberriko erreka, Pagardoiko erreka, Berzaitzeko erreka eta Haranbeltzeko erreka.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxez osatutako harresia edo bastida bat eraiki zen XII. mendearen hasieran Izurako Oztibarreko lurretan (Ostabaret, Ostabat, gaskoieraz). 1140. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Oztibarreko bastida. Frantziako Iraultza arte, Akizeko apezpikuen eliz barrutian egon zen Oztibarreko lurralde guztia, Nafarroako erresumako lurra izanagatik. Erdi Aroan zehar, Izurako hirian egon zen Donejakue bideko erietxetik garrantzitsuenetako bat, bertara biltzen baitziren lau erromesbide handienetatik hiru (Tours, Puy eta Vézelay hirietatik abiatzen zirenak, hain zuzen ere, Pirinioak zeharkatzeko). 1350ean, bi hotel, bi ospitale eta hogei bat ostatu zeuden Izuran.

Aipagarria da eraikuntza guztien artean, Haranbeltzeko San Nikolas kapera erromanikoa. Haranbeltzeko prioreak bere lekua zuen Nafarroako gorteetan. 1381. urtean ezagutu zizkion Karlos II.a Nafarroako erregeak foruak Izurako herriari, eta merkatu-hiri garrantzitsua bihurtu zen Izura XIV. mendearen bukaeratik aurrera.

Nafarroako erlijio-gerretan su hartu zuen Izurak. 1607an Henrike III.ak merkatu bat eta urteroko feria bat izatea baimendu zuen Nafarroako erresuma eta Bearno arteko merkataritza-hiri nagusi modura.

Azme herria 1841. urteko ekainaren 13an lotu zitzaion Izurakoari udalerri bakarra osatzeko.[1].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
326 302 332 376 438 424 630 569 588
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
518 501 465 426 414 426 394 381 398
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
385 382 394 341 436 400 365 356 308
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 -
278 256 256 235 219 229 197 190 -

Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da; fusioa baino lehenagoko 1836 arteko datuak Izurari dagozkio.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Latsaga gaztelua: Izuran kokaturiko gaztelua, historikoki Latsaga familiari loturik egon dena.

Izuratar eta azmetar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izura-Azme Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa