Izurde arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Izurde arrunta
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia
Izurde arrunta
Izurde arrunta


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Cetacea
Azpiordena: Odontoceti
Familia: Delphinidae
Generoa: Delphinus
Espeziea: D. delphis
Izen binomiala
'Delphinus delphis'
(Linnaeus, 1758)
Cetacea range map Short-beaked Common Dolphin.PNG
Sinonimoak
  • Delphinus albimanus Peale, 1848
  • Delphinus algeriensis Loche, 1860
  • Delphinus delphus Linnaeus, 1758
  • Delphinus forsteri Gray, 1846
  • Delphinus fulvifasciatus Wagner, 1846
  • Delphinus fulvofasciatus True, 1889
  • Delphinus janira Gray, 1846
  • Delphinus loriger Wiegmann, 1846
  • Delphinus marginatus Lafont, 1868
  • Delphinus novaezealandiae Gray, 1850
  • Delphinus novaezeelandiae Wagner, 1846
  • Delphinus novaezelandiae Quoy & Gaimard, 1830
  • Delphinus vulgaris Lacépède, 1804
  • Delphinus zelandae Gray, 1853

Izurde arrunta (Delphinus delphis) Delphinus generoko izurdea da, mundu osoko ur epeletan bizi dena[1].

Izurde arrunta, munduko izurderik ugarienetariko bat da. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko Golkoko uretan. Talde handietan bizi dira eta itsasontzietara hurbiltzeko joera dute, horiek sortutako olatuekin jolas egitera. Euskal kostaldeko hiru izurde espezieetan lagunkoienak direla esan daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurde arrunta 2 eta 2,20 metro bitarteko luzera eta 70-130 kilogramoko pisua izatera iritsi daitekeen zetazeoa da[2]. Mutur luzea eta gorputz luzanga eta liraina ditu eta bizkar-hegats handi bat du bere gorputz handi eta mugikorraren erdian[3]. Gris koloreko gorputza du, marroi ilun koloreko bizkar aldea salbu. Pigmentazio patroi bereizgarria du, bizkar-hegatsaren azpian V formako beltz koloreko kapa[4], eta hondarrezko erloju baten formako irudia baititu honen azpian. Irudi hau, erdialdetik burura okre-horixka kolorekoa da eta erditik isats-hegatsera gris argi kolorekoa.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurde arrunta Delphinus genero eta Delphinidae familiako kidea da. 1990eko hamarkadako erdira arte, adituek ez zituzten Delphinus generoko kideak espezie ezberdintzat jotzen, D. delphis espezie barruan sailkatzen zituztelako[2][5]. Egun, aldiz, bi espezie ezberdinak direla onartzen dute, D. delphis eta D. capensis hain zuzen ere. Azkenak D. delphisek baino mutur luzeagoa du.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurde arrunta mundu guztiko uretan aurki daiteke poloak eta poloen azpialdeko urak salbu[2]. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren[5], plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko Badiako uretan. Euskal Herriko uretan neguan eta udan ohikoak izan ohi dira, arrain pelagikoen (sardina, antxoa, berdela…) sarden atzetik ibili ohi direnean.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurde arruntak taldetan bizi ohi dira[5]. Talde hauek ehunka alez osaturik egon daitezke. Taldearen barruan, beste hainbat espezietan bezala, izurde arruntak era hierarkikoan antolatzen dira, taldekide guztiak gainontzekoentzat garrantzitsuak direlarik.

Ontogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurde arruntak, bizitza luzeena izan ohi duten izurdeak dira, 20 eta 30 urte bitartean bizi baitaitezke, habitataren arabera. Heldutasun sexuala aldakorra da, baina emeek batez beste 7 eta arrek 9 urterekin lortzen dute.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ar eta emeen heldutasun sexualaren lorpenaren ezberdintasunaren ondorioz, ugalketarekin arduratzen diren taldeak izurde-mota ezberdinez osaturik egon ohi dira:

  • Ugalketarako helduak diren ar eta emeak
  • Ar gazteagoekin ugal daitezkeen kumedun emeak
  • Bi sexuetako ale gazteak

Fenomeno honen eraginez, ez da ugalketa-hierarkia ondo ezagutzen, ausazko forman gauzatzen dela uste baita.

Izurde arrunten ernaldia 11 hilabete ingurukoa izan ohi da[2][5]. Jaio eta lehenengo 16 hilabeteetan, kumea amaren menpekoa izango da eta berak emandako esnearekin elikatuko da. Heldutasuna lortu ahala, dieta arrain pelagikoetan oinarritzen dute.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, izurde arrunten elikadura arrain pelagikoetan oinarritzen da[5]. Sardinak, antxoak, merlenka, legatza, berdela eta antzerako arrainez elikatzen da. Elikagaiak lortzeko, izurdeek taldeka jarduten dute.

Espezieen arteko elkarrekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurdeek harrapari gutxi dituzte itsasoan, beraiek ehizatzeko gai diren animalia bakarrak marrazoak eta orkak baitira. Etsai hauei aurre egiteko ere taldetan biltzen dira izurdeak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carwardine, Hoyt, Fordyce & Gill (1998). Whales & Dolphins: The Ultimate Guide to Marine Mammals. Londres: HarperCollins. ISBN 0-00-220105-4
  2. a b c d   Shirihai, H. & Jarrett, B. (2006), Whales, Dolphins and Other Marine Mammals of the World, 171–174. orrialdeak, ISBN 0-691-12757-3 .
  3.   The Common Dolphin, http://library.thinkquest.org/17963/genus-Delphinus.html .
  4.   Reeves, Stewart & Clapham, Powell, Guide to Marine Mammals of the World, 388. orrialdea, ISBN 0-375-41141-0 .
  5. a b c d e   Perrin, W. (2002), Encyclopedia of Marine Mammals, Common Dolphins, Academic Press, 245–248. orrialdeak, ISBN 0-12-551340-2 .


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Izurde arrunt
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Delphinus_delphis