Izzy Stradlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izzy Stradlin

Bizitza
JaiotzaLafayette (Indiana)1962ko apirilaren 8a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaJefferson High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea
KidetzaGuns N' Roses
Hollywood Rose (en) Itzuli
Izengoitia(k)Izzy Stradlin
Genero artistikoarock
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaUzi Suicide

chopaway.com
IMDB: nm0833110 Rottentomatoes: celebrity/izzy_stradlin
Twitter: IzzyStradlin999 Last fm: Izzy+Stradlin Musicbrainz: d8433dee-d1a8-4b40-b27c-40bc53481167 Songkick: 427996 Discogs: 267394 Allmusic: mn0000086072 Edit the value on Wikidata

Izzy Stradlin (Lafayette, Indiana, Estatu Batuak; 1962ko apirilaren 8a) bere benetako izena Jeffrey Dean lsbell da. Gitarra-jotzaile eta musikagilea da. Guns N' Roses taldearen kide izan zen 1985 eta 1991 urteen artean gitarra erritmikoa jotzen. Gero bere taldea sortu zuen Izzy Stradlin & The Ju Ju Hounds eta gaur egun haiekin dago. 2012.urtean Guns N' Roses taldearen kide bezala Rock & Roll Hall of Famean sartu egin zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izzy Stradlin Lafayetten (Indiana, Estatu Batuak) jaio zen 1962ko apirilaren 8an. Izzyri txikitatik gustatzen zitzaion musika eta bere talde gogokoenak Aerosmith, Alice Cooper, Led Zeppelin, The Rolling Stones eta Bob Dylan ziren. Baina bere influentzia garrantzitsuena bere amona izan zen, haren lagunekin talde bat zuelako. Izzy bateria jotzen hasi zen baina 21 urterekin gitarra jotzen hasi zen abestiak sortzeko aproposagoa zelako. Institutuan zegoela Guns N' Rosesen taldekidea izango zuen Axl Rose ezagutu zuen.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983-1986: Lehenengo Urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izzy Los Angelesera joan zen eta Axl Rosekin eta Tracii Gunsekin Hollywood Rose taldea sortu zuten. Gero Hollywood Rose eta L.A. Guns batu eta Guns N' Roses sortu zen. Formazioaren aldaketa batzuk eta gero horrela geratu zen taldea: Axl Rose (abeslaria), Slash (gitarra nagusia), Izzy Stradlin (gitarra erritmikoa), Duff McKagan (baxua) eta Steven Adler (bateria).

1987-1991: Guns N' Roses[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Guns N' Roses taldeak Appetite for Destruction albuma kaleratu zuen, gaur egun 28 milioi unitate saldu dituena eta mundu osoan arrakasta izan zuena. Izzy taldearen musikagile nagusiena da eta ia abesti guztien konposaketan parte hartzen du. Mr. Brownstone eta Think About You abestiak berak eginak dira.

1988an G N'R Lies albuma kaleratu zen eta Patience abestia Izzyrena da.

1991ren irailean Guns N' Roses taldeak bi album kaleratu zituen batera. Honetan ere abeste askoren konposaketan hatzen du parte. Don't Cry, You Could Be Mine edo Pretty Tied Up abestiak konposatzen ditu berak bakarrik.

Use Your Illusion Tourrean zeudela taldea drogak uzteko terapia egin zuen eta Izzy izan zen utzi zituen bakarra. Izzy bakarrik egiten zituen taldearen bidaiak. Aspertuta zegoen Axlen errespetu faltaz eta taldean zuen lekuarengatik hortaz, taldea uztea erabaki zuen.

1992-Gaur Egun : Izzy Stradlin & The Ju Ju Hounds[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an bere talde sortu zuen eta Izzy Stradlin & The Ju Ju Hounds albuma atera zuten. Gaur egun arte 12 album dauzka bere taldearekin.

2002an Velvet Revolver taldean sartzeko proposatu zioten Slash, Duff McKagan eta Matt Sorumek baina ezetz esan zuen.

Axl Rosekin harreman konpondu zuen eta Guns N' Roses berriekin zenbait aldiz jo du kontzertuetan.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guns N' Rosesekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izzy Stradlin & The Ju Ju Hounds[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1992: Izzy Stradlin & The Ju Ju Hounds
  • 1998: 117º
  • 1999: Ride On
  • 2001: River
  • 2002: On Down The Road
  • 2003: Like a Dog
  • 2007: Miami
  • 2007: Fire, The Acoustic Album
  • 2008: Concrete
  • 2009: Smoke
  • 2010: Wave Of Heat
  • 2012: Baby Rann