János Richter (orkestra zuzendaria)

Wikipedia(e)tik
János Richter» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
János Richter, orkresta zuzendaria.

János Richter edo Hans Richter hungariar orkestra-zuzendaria (Raab, gaur egun Györ, 1843 - Bayreuth, 1916). Bere garaiko orkestra-zuzendari nagusietako bat izan zen; Richard Wagner bere adiskide handiaren obren emanaldiengatik nabarmendu zen bereziki. Vienan ikasi zuen, eta Municheko Operako zuzendari izendatu zuten 1867an. 1876an, Wagnerren Nibelungoen Eraztuna obraren estreinaldiaren zuzendaritzan izan zen Bayreuthen, eta Wagnerren musikaren zuzendari nagusia izan zen handik aurrera. Brahms, Liszt, Edward Elgar, Donanhyi eta Béla Bartók musikarien obrak ere aurkeztu zituen lehenbizikoz munduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]