Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jōa edo Japoniako arte martzialetako bastoi laburra
Musō Gonnosuke Katsuyoshi

Jōa (:じょう?) , gutxi gora-behera, 1,20 metroko luzera duen bastoi bat da, Japoniako arte martzial batzuetan erabiltzen dena, jojutsu edo aikidoan, adibidez. Bastoi labur bezala ere ezagutzen da, bōa edo bastoi luzearen oposizioz, azken hau, 1,80 metroko luzeraduna.

Oso zabaldua dagoen elezahar baten arabera, XVII. mendearen hasieran, Musō Gonnosuke Katsuyoshik asmatuko zuen joa, Miyamoto Musashi ospetsuaren aurka borrokatu eta galdu ondoren, Katsuyoshik, Musashiren bi sableen aurka bo bat erabiliz. Arma laburrago baten abantailak ikusirik, Katsuyoshik, beranduago, beste behin borrokatu zuen Musashiren aurka, oraingo honetan, bastoi labur berria erabiliz irabaziz.

Katsuyoshik sortutako eskola Shintō Musō-ryū deitu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aldatu lotura Wikidatan