J. Edgar

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:36, 22 urtarrila 2016

J. Edgar 2011ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako biografia drama filma bat da. FBIko John Edgar Hoover zuzendaria zenaren bizitzan oinarritua dago. Leonardo DiCaprio, Armie Hammer, Naomi Watts, Josh Lucas, Judi Dench eta Ed Westwick aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1924ean, 29 urte besterik ez zituela, J. Edgar Hoover gaztea (Leonardo DiCaprio) FBIa berrantolatu zezan erakunde hartako zuzendari izendatu zuten. Komunistak, gangsterrak, gaizkileak eta bere ustez AEBtako nazioarentzat arriskutsua zen edonor atxilotzeko obsesioa izanik, Hoover karguan 1972an hil zen arteraino mantendu zen, tartean zazpi presidenteei biziraunez, haietako batzuk hura kargutik kentzeko arrakastarik gabeko ahaleginak ere gauzatu zituzten. Arreta handiz berarekin bat gorde izan zituen artxiboetan herrialde osoko pertsona garrantzitsu askoren aitortu ezinezko sekretuez beteak zeuden, ondorioz AEBtako historiako gizon boteretsu eta beldurgarrienetako bilakatu zen.

Aktoreak

Kanpo loturak