J. L. Austin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Langshaw Austin ingeles filosofoa zen (Lancaster, 1911 - Oxford, 1960). Oxfordeko Balliol Collegen ikasi zuen. Hizkuntza klasikoak ikastea gogoko zuen. Bigarren Mundu Gerran, MI6an aritu zen, Erresuma Batuko inteligentzia-zerbitzuan.

Oxforden, 1952-1960 urte-bitartean, Filosofia Moraleko katedratiko izan zen. Oxford Eskolako filosofia analitikoaren izen nagusietako bat zen. Mintzaira arruntaren arauak aztertu zituen. Hari zor zaio hizkuntza-ekintza kontzeptua.

Austinen lanak hura hil ondoren argitaratu ziren: How to do things with words (1962), Sense and sensibilia (1962). Austinentzat, Quinerentzat eta era oso desberdinean Wittgensteinentzat bezala, hizkuntzalaritzak eta semantikak teknikoki azterturiko mintzaira arrunt horren analisiak funtsezko garrantzia du filosofia eta logikarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]