Ja Soxla S Uma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ja Soxla S Uma
t.A.T.u.(r)en abestia albumetik
Argitalpena 2000ko abenduaren 19an
Formatua CD eta cassettean
Grabazioa 1999
Musika mota Pop rock
Hizkuntza Errusiera
Iraupena 3:35
Diskoetxea Universal
Idazlea Sergio Galoyan, Elena Kiper,
Valeriy Polienko
Ekoizlea Ivan Xapovalov

Ja Soxla S Uma (idazkera zirilikoz: Я сошла с ума; euskaraz: Burua galdu dut) 200 Po Vstretxnoi t.A.T.u.ren lehen musika albumeko lehen singlea da. 2000ko abenduaren 19an izan zen kaleratua Errusia, Polonia, Txekiar Errepublika eta, orokorrean, Europa Ekialdeko herrialde guztietan. Nahiz eta abestia errusieraz izan, 200 Km/h in the Wrong Lane albumean ere aurki daiteke eta single honekin, t.A.T.u.k MTV Video Music Awardsen International Viewer's Choice saria irabazi zuen 2001. urtean.

Abestiak, beste neska bat maite eta gizartearen erantzunaren eta gurasoen barkamenaren beldurrez dagoen neska baten sentimenduak adierazten ditu. Ustez, Elena Kiperrena da idea, dentistarenean lotan gelditu eta ametsetan beste neska bat musukatzen zuela amestu zuela esan baitzuen; esnatzerakoan, "ja soxla s uma" esaldia bururatu zitzaion. Bigarren esaldia, "mnje nuzhna Ona" (behar dut) Ivan Xapobalovek gaineratu zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Bideoklipa

Xapobalovek berak zuzendu zuen single horren bideoklipa. Bertan, Lena eta Julia eskolako uniformez jantzita agertzen dira, abestu eta elkar musukatzen duten artean, euri eta elurpean. Neskak, kartzela baten barruan daudela dirudi eta hesiaren beste aldean, begiluze batzuk daude neskez barre egiten. Amaieran, neskek irteera aurkitu eta kartzelatik ezin irten daitezkeenak begiluzeak direla konturatzen dira. Kiperrek dio, Fucking Åmål suediar filmeak eragina izan zuela bideoaren itsuran. Grabaketak 1999 bukaeran egin ziren, Juliak hamalau eta Lenak hamabost urte zituztenean. 2000. urteko azaroan kaleratu zen bideoa Errusiako MTV sarean.

Bideoklipa eztabaidagarria eta oso polemikoa izan zen Europan, ez lesbiana bikotea izateagatik bakarrik, neskek orduan zuten adinagatik, baizik.

[aldatu] Postuak

Herrialdea Musika zerrenda Postu altuena Salmentak Ref.
Europa
Errusia Errusia Russia Top 100 1 200.000+ [1]
Letonia Letonia 8
Polonia Polonia Polonia Top 50 1 [2]
Txekiar Errepublika Txekiar Errepublika 18

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak