Jabalcón Muinoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jabalcón Muinoa
Cerro jabalcon.jpg
Garaiera 1488 m
Koordenatuak 37°34′33″N 02°49′08″W / 37.57583°N 2.81889°W / 37.57583; -2.81889Koordenatuak: 37°34′33″N 02°49′08″W / 37.57583°N 2.81889°W / 37.57583; -2.81889
Bazako mendiarteko goi ordokia
Mendilerroa Penibetikoa

Jabalcón muinoa Granadako probintziako Zújar udalerrian dagoen mendi isolatu bat da. Bazako mendiartean dago kokatuta, hain zehazki ere. 1.488 metroko garaiera du.

Bazako mendiarteako goi ordokian, uharte baten antzera, Jabalcón izena hartzen duen kareharrizko mendi dolomitizatua altxatzen da. Bere konposaketa gegologikoa, inguruko lurrek dutenaren erabat ezberdina da, eta Bazako mendizerraren zatiketatzat jotzen da. Tokiko herritarren artean, oso uste zabaldua da, Jabalcón, antzina, sumendi bat izan zela. Uste hori, bere barrutik, ur termalak jariatzen direlako sortu zen. Baina honek ez du bere sorrera geologikoarekin inongo zerikusirik.

Muinoaren iparraldeko aurpegitik gertu, pinudiek osatutako paisaia bat dago, XX. mendearen erdialde inguruan eginiko birpopulazioei esker. Mendiaren oinean, hegoaldeko aurpegian, Zújar udalerria dago. Mendiaren magaletatik, historian zehar Zújarreko bainuetan probestu diren ur termalak jariatzen dira, Negratín urtegia dagoen toki berean. Urtegi honek, muinoa iparmendebaldetik inguratzen du.

Muino honen tontorrean, Virgen de la Cabeza izeneko ermita dago. Hona, Zújarreko herriko jaiak direnean, bertako biztanleak erromesaldian joaten dira, muinoaren magalak sigi-sagaka igarotzen dituen bidezidor batetatik, tontorrera iritsi arte. Hemendik, Granadako goi ordoki guztia ikus daiteke. Bidean, ohiz kanpoko eraketa harritsu bat nabarmendu behar da, Ojo de la heredad izena hartzen duena.

Guzti honetaz gain, Jabalcón mendiak, delta hegalentzako, parapenteentzako eta paramotoreentzako bi aireratze pista ditu (2000. urtean, Delta Hegaleko Espainiako txapelketa bertan ospatu zen). Kirol eskaladarako egokiak diren hormak ere baditu (Piedra del Sol eta Piedra de los Halcones izenekoak) eta baita, uda aldean ere, mendi bizikleta proba bat ere, abuztuaren 15ean ospatzen dena (Jabalcóneko kronoeskalada).

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak