Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea
Wikipedia(e)tik
Erakundearen egoitza, Genevan.
Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea (ingelesez, World Intellectual Property Organization) edo WIPO (ingelesezko izenaren siglak) Nazio Batuetako Sistemaren 16 erakunde espezializatuetako bat da, Stockholmgo Hitzarmenaren sinadura duena. Giza adimenak sortutako lanak sustatu eta babesteaz arduratzen da. Genevan (Suitza) du egoitza, eta bere zuzendari nagusia Francis Curry da, Australiako abokatu bat. Erakunde horrek 185 herrialde partaide ditu, eta jabetza intelektualaren normalizazioaren hainbat atal jorratzen dituzten nazioarteko 24 itun kudeatzeko ardura du.