Jabomai uharteak
Wikipedia(e)tik
Jabomai uharteak (errusieraz Oстрова Хабомаи eta japonieraz 歯舞群島 Habomai shotō) Kuriles errusiar uhartediko uharte txiki batzuk dira. Orotara, 97 kilometro karratu inguruko hedadura dute. Hegoaldeko Kuriles uharteen taldean daude. Iturup, Shikotan eta Kunashir bezala, Kuriles uharteetako Gatazka dela medio, Japoniak bere bezala aldarrikatzen dituen uharteak dira.
Geografia [aldatu]
Jabomai uharteak honako koordenatu geografiko hauetan daude:
- latitudea: 43º22' eta 43º38' N
- longitudea: 145º52' eta 146º21'
- garaiera altuena: 45 m, Yuri uhartean
Iparrekialdean Shikotan uhartea dago, Spanberg itsasarteak banandua, iparmendebaldean, Kunashir uhartea, Hegoaldeko Kurilesetako itsasarteak banandua, eta ekialdean, Japoniako Hokkaido uhartea, Kunashir itsasarteak banandua.
Administratiboki, Sakhalingo oblastak kontrolatzen ditu.
Uharteak [aldatu]
| Izen errusiarra | Izen japoniarra | Eremua km²tan |
Garaiera altuena metrotan |
Latitudea I | Longitudea E |
|---|---|---|---|---|---|
| Polonskogo | Taraku | 12 | 16 | 43°38' | 146°19' |
| Zelioni | Shibotsu | 51 | 25 | 43°30' | 146°10' |
| Juri | Yuri | 13 | 45 | 43°25' | 146°05' |
| Tanfiliev | Suisho | 15 | 15 | 43°25' | 145°55' |
| Anutxin | Akiyuri | 3 | 33 | 43°22' | 146°00' |
| Diomin | Harukari | 1,5 | 34 | 43°25' | 146°10' |
| Oskolki uharteak | — | ~0,8 | — | 43°36' | 146°22' |
| Opasnaga uharteak | — | ~0,5 | — | 43°23' | 145°53' |
| Udivitelnaia | Hanare | ~0,2 | — | °' | °' |