Jack Palance

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jack Palance, The Godchild filmatzerakoan

Jack Palance Estatu Batuetako antzezlea izan zen (Lattimer, 1919 - Montecito, 2006). Boxeolari profesionala izan zen aurrena, eta gero hegazkin-gidaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. Hegazkinak su hartu ondoren desitxuratuta gelditu baitzen, aurpegian ezaugarri mongoloideak utzi zizkion kirurgia-ebaketa egin behar izan zioten. Ebakuntza hark zabaldu zizkion zinemaren ateak. Broadwayn ezagun egin ostean, 1950ean hiltzaile-papera bete zuen Kazanen Panic in The Streets (1950, Izua karriketan ) filmean. Hiltzaile berriro ere Sudden Fear (1952, Berehalako beldurra) filmean; militarra Attack!-en (1956), gangsterra I Died a Thousand Times (1955, Mila aldiz hil nintzen). Barru-barruko indarra eta bizitza adierazten duten antzezpenei lotua geratu da Palanceren izena.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Palance Aldatu lotura Wikidatan