Jack Sparrow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jack Sparrow kapitaina
Pirates of the Caribbean
Jack Sparrow Madame Tussauds museoko irudian
Argitalpena
Lehen agerpenaPirates of the Caribbean: The curse of the Black Pearl
SortzaileaTed Elliott eta Terry Rossio
Ageri den obrak
Interpretatzailea
InspiratuaKeith Richards eta Pepé Le Pew (en) Itzuli
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Espezieagizakia
Jardueraitsasontziko kapitaina
tripulatzailea
kontrabandista
ontzizaina
chief mate (en) Itzuli
mutineer (en) Itzuli
castaway (en) Itzuli
ezpataria
pirata
marinela
Familia
AitaCaptain Teague
Bestelakoak
EtsaiakCutler Beckett (en) Itzuli eta Davy Jones (en) Itzuli

Jack Sparrow kapitaina Pirates of the Caribbean filmetako fikziozko pertsonaia bat da, Johnny Depp aktore estatubatuarak antzezten duena.

Bere lehenengo agerpena multzoko lehenengo pelikulan izan zen Pirates of the Caribbean: The curse of the Black Pearl (2003), eta ondorengo filmetan ere agertu zen, Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest (2006), Pirates of the Caribbean: At World's End (2007) y Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides (2011). Baita ere, umeentzako liburu baten protagonista da Pirates of the Caribbean: Jack Sparrow, bere nerabezaroko urteak kontatzen dituena. Pertsonaiaren irudia Walt Disney Parks and Resortseko Pirates of the Caribbean atrakziora gehitu zen, pelikula hauetan inspiratu zena 2007 urtean egindako berrikuntzan. Pertsonaia hau hainbat bideo-jokoetan agertu da.

Sparrow kapitaina Karibe Itsasoko piraten jauna da. Pertsonaia traidore bat da, armak eta indarra erabili beharren bere ingenioa eta negoziazioei esker bizirauten du; beharrezkoa denean borroka egiten duen arren, egoera arriskutsuetatik ihes egin nahiago du. Lehengo filmean, Sparrow bere barkua –Perla beltza– bilatzen ari da, Hector Barbossa eta bere jarraitzaileen mutin baten ondorioz galdua, eta ondorengo filmetan Davy Jones legendarioarekin duen odolezko zorraz ihes egiten ari da, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarekin borroka egiten duen bitartean.

Hasiera batean, Sparrow iruzurti bat bezala izan zen pentsatua, Will Turner (Orlando Bloom) gidatuko zuena, baina azkenean Johnny Deppek Sparrowen papera aldatzea lortu zuen. Aktorearen antzezpen exotiko eta eszentrikoak, Pepé Le Pew eta Rolling Stoneseko Keith Richards gitarra-jotzailean inspiratua, Sparrow antiheroien ikono bat bihurtu zuten. Deppek bere lehenengo izendapena lortu zuen Oscar sarietara aktore hoberen gisa trilogiaren lehenengo pelikulagatik eta Richardsek agerralditxoak egin zituen hirugarren eta laugarren filmetan, Jack Sparrowren aita antzeztuz.

Pertsonaiaren historia

Johnny Deppek pelikulan parte hartzeko jarri zuen kondizio bakarra izan zen berak eraikitzea pertsonaia. Gidoian ageri zen pertsonaia-motaren ildoa jarraitu gabe (Disney estilokoa), aktoreak inspirazio-iturri izan zituen Rolling Stones musika taldeko Keith Richards (agerralditxoak izan zituen hirugarren eta laugarren pelikuletan) eta Looney Tuneseko Pepé Le Pew, bai eta, hein batean, Errol Flynn aktoreak Captain Blood filmean (1935) eginiko lana.

Deppek pirata imajinatzen zuen garaiko rock-izar bat bezala, eta Sparrow bidaietako oroigarriz bete zuen (rastakdreadlocks–, era askotako apaingarriak, urrezko hortzak eta begi azpiko pintura beltza), ibiltzeko maritxu-erarekin (hainbeste urtez barkuen kubiertetan ibiltzeagatik) eta, antza denez, sexualitate anbiguoarekin (emakume gabe gau gehiegi pasatzeagatik). Hala ere, pertsonaiak emakume asko bere oinetara erortzen diren gizon lotsagabe eta irresistiblearen kutsua du.

Grabaketaren hasieran, Disneyko exekutiboei gustatzen ez zitzaien zer edo zer zegoen, eta telefono-elkarrizketa urduriak izan zituzten zuzendariarekin: «Zer ari da egiten? Zergatik hitz egiten du horrela? Mozkortuta dago? Gaya da». Deppek beraz fidatzeko konbentzitu zituen (bestela, kaleratu egin beharko zutela esan zien). Emaitza izan zen pertsonaia karismatiko bat, gazte eta helduen idolo eta ikono bihurtu dena; ziurrenik, bera gabe film-sail hau oso ezberdina izango zen.

Antzezpenari esker, Oscarretarako nominazio bat jaso zuen aktore nagusi onenaren sailean. Ez da ohikoa hori gertatzea rol edo paper komikoekin, eta, halaber, ez da batere normala hori gertatzea Disney pelikula bateko pertsonaia batekin. Lehenengo pelikulako DVDko material gehigarrian agertzen denez, Ted Elliot eta Terry Rossio gidoilariek pertsonaia hau konparatzen dute Bugs Bunny eta Groucho Marxekin.

Deppek esan du gidoia ona den bitartean Jack Sparrow antzezten jarraituko duela, egin nahi diren film guztietan, pertsonaia asko gustatzen zaiolako, eta beti nabarmentzen du zein ondo pasatzen duen pirata hori antzezten.

Izateko era

Itxura fisikoa

Sparrow kapitainaren itxura fisikoa ez da berbera film guztietan; aldaketa gehienak janzkeraren ingurukoak dira, baina badira nabariagoak diren batzuk.

Begi marroi ilunak ditu eta ilea luze eta marroia, txirikorda eta rastekin (Dreadlocks). Bizar apur bat du, hau ere bi txirikordetan bildua. Apaingarriak ditu ilean, kopeta gainean txanpon misteriotsu bat, buruan duen zapiaren gainean, zilarrezko kate bat eta hezurrezko orratz bat ilean azken hau ere. Masailezurraren eskuin aldean zauri irekin bat du, haserrealdi baten oroigarri. Arrazoi ez jankinen batengatik, zauri hau ez da inoiz sendatzen (lehen filmean Johny Depp berak aipatzen du).

Bere alkandoraren zuriaren gainean aurretik urdina eta atzetik (motzagoa den aldea) grisa den txalekoa darama, nahiz eta beste filmetan atzetik marraduna den. Galtza bonbatxo marroi ilunak daramatza (gris iluna lehen filmean), larruzko bota marroien barnetik sartuak.

Gerriko bat darama Jackek. Lehen filmean, iparrorratza bakarrik darama gerrikoan; bigarrenean bigarren gerriko bat jartzen du hainbat objekturekin, hala nola, animali larrua, oilo hanka, bizkarrezur txiki bat eta sirena baten eskultura txiki bat fertilitate sinbolo moduan. Hirugarren filmean ile-xerlo gris bat gehitzen du (Códicearen zaindariak ematen dio, bere aitak, The Rolling Stones musika taldeko Keith Richards-ek).

Hiru adarreko kapelua darama, kentzea gustatze ez zaiona, hala ere, askotan gertatu ohi zaio eta kolore urdineko lebita bat darama.

Lau eraztunek apaintzen dute bere eskua. Lehenengoa buru-hezur bat da, eskuineko hatz erakuslean daramana. Bigarrena, onize beltzez eginiko lore bat ezkerreko eraztun hatzean. Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest filmean, opalozko eraztun bat lapurtzen du eta ezkerreko erazten hatzean jartzen du, bertan zegoen zilarrezko dragoia irudikatzen duen eraztuna ezkerreko hatz lodira mugituz. Eraztun hau, Barbosa kapitaina lehengo filmean zeramana dirudi.

Txolarre (ingeleseko sparrow hitzaren euskarazko esanahia) bat irudikatzen duen tatuaia darama eskuineko besaurrean, hegaka Ozeanoaren gaineko ilunabar batean. Oso ezaugarri bereizgarria da, Norringtonek hau ikusita ezagutu baitzuen. Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak P (pirata) letra jarri zion eskuineko eskumuturrean. Bigarren filmean, muturrean P larria zuen metal luze bat eusten zuen bitartean, Cutler Becketten Will Turnerri esaten dio biek utzi zutela ezabatu ezineko arrasto bat bestearengan, nahiz eta ez esan Jack Sparrow kapitainak zein arrasto utzi zion.

Lehen filmean ezabatutako eszenetako batean ikus daiteke nola Jackek Elizabethi erakusten dion ezkerreko eskuan duen erredura handi bat bai eta hainbat orbain, horietako batzuk bala orbainak. Bigarren filmean, erresura kendu egin zuten; hau argi ikus daiteke Jack pelagostoetatik (fikziozko Pelagosto irlako natiboak) ihesi doanean.

Trebetasunak

Tamaina ez oso handiarekin, Sparrow bere inteligentzia, trebetasun eta azkartasunez baliatzen da babesteko. Gidoilarien esanetan, Jack Barbosa, Norrington eta Will bezain trebea da ezpatarekin. Jack dueluetan abantailazko egoeraz baliatzen da, hala nola, zoru ezegonkorra, hitz egin arerioa entretenitzeko, begietara gauzak jaurti, etab. Trikimailu hauetan sartzen da, Turner pistola batekin apuntatzea edota hiru pertsonen arteko burruka batetik alde egitea (Turner eta Norringtonekin).

Harrigarria da, Sparrow kapitaina egoera zailenetan ez dutela harrapatzen. Harrapatua izan daitekeen egoera batetik alde egiten duenean beti esaten du: "Denak gororatuko dute egun hau, Sparrow kapitaina ia harrapatu zuten eguna bezala", nahiz eta askotan ez dioten esaldi hau bukatzen uzten.

Ahal de guztietan, nahiago du ihes egin. Sparrow eta Barbosa dira pertsonaia nagusietatik suzko armekin trebetasuna erakutsi dutenak. Lehen filmean, Barbossak tiro egiten dio Pinteleko sabaiari, Elizabethen odolak madarikazioa apurtu duen jakiteko, 7 metroko distantziara apuntatzeko denborarik ere hartu gabe. Bigarren filma, Jackek tiro egiten dio mugimenduan dagoen bolboraz beteriko upel bati, Barbosarena baina egoera larriago batean, krakena ontzia apurtzeko zorian baitago, upela lehertzea lortzen du 8 metro baina gehiagora. Askotan tiro egiten dio "Jack" tximuari bigarren filmean, mugimenduan dagoenean, beti asmatzen du. Hirugarren filmean, Davy Jonesen aurkako borrokan, bihotza barruan dagoen kutxa kentzen dio, baina gero galdu egiten du, Jackek tiro egin eta asmatu egiten baitu 6 metro baina gehiagoko distantzian.

Piratas de Caribe: guia visual liburuaren arabera, maisu italiar batek irakatsi zion Jacki ezpata erabiltzen, lapurtutako txinatar zetaren truke. Berak bakarrik ikasi zuen armak erabiltzen, ardo botila hutsei tiro egiten Perla Negraren karelaren gainean ipini ondoren.

Portaera

Sparrowren ezaugarri fisiko nagusienak mozkor balantza arin bat, hizkera farfuilatu bat, gehiegizko keinuak eta eskuaren astindu bat, bere onean ez dagoela ematen duena.

Gibbsen Will Turnerri mutinaren historia eta irla desertuan utzi zutenaren historia kontatzen dionean, Willek uste du balantza horren arrazoia izan daitekeela, hau entzunda Gibbsek ez duela horrekin zerikusirik erantzuten dio.

Batzuetan duen portaera zintzoa ere aipagarria da, bere bizia arriskuan jartzen duenean besteena salbatzeko. Barbossak behin baina gehiagotan esaten dio, portaera horrek eraman zuela La Perla galtzera.

Ron

Jack Sparrowk oso gogoko du rona. Barbossak Jack eta Elizabeth irla desertuan uzten dituenean, irla horretako gobernadore izendatu eta gero(mutinaren ondoren), Elizabethek trafikatzaileen ron upel guztiak erretzen ditu kezko seinale handi bat egiteko. Jack horrenbeste sumintzen da, non pistola atera eta momentu batean neska tirokatzea pentsatzen du, baina berriro gorde eta aldendu egiten da. Comodoro Norringtonek eta bere gizonek seinalea ikustean eta beraien bila joatean, Jack zera esaten du: "Ez gara elkarrekin biziko hau eta gero...". Geroago, Jackek Elizabethek Norringtonen ezkontza proposamena onartu duela entzuten duenean, esaten du: "¡¿Ezkontza bat?! ¡Maite ditut ezkontzak! ¡Rona edonon!". Elizabeth Tortuga irlako portura iristean, El cofre del hombre muerto filmean, Jackek zera xuxurlatzen dio Gibbsi: "Ezkutatu rona", oraindik ere irla desertuan egin zuena gogoratuz. Ronari dion zaletasunaren beste adibide bat El cofre del hombre muerto filmaren hasieran ikus dezakezu, ron botila huts bat begiratuz esaten duenean: "¿Zergatik geratze naiz beti ron gabe?" (zegoen aulkitik altxa eta mozkorra dagoela ikusten duenean, esaten du:"Ah, horregatik..."). Bill el Botasek Jack bisitatzen duenean, honek bere buruari ametsa ote den galdetzen dio eta Billek ezetz esaten du. Jackek harespen egin eta esaten du: "Izango balitz, rona egongo litzateke..." Hirugarren filmaren amaieran, Jack Barbosarri "maileguz" hartu dion mapa ikusten ari denan, betiereko gaztetasunaren iturriaren bila joatea erabakitzen du, bere iparrorratz berezia begiratu eta honek bere atzera seinalatzen du. Jacken atzean ron botilla bat dago. Hartu eta ireki ondoren, iparrorratzak beste norabide bat markatzen du. "Ez da nabari, baina rona ere amaitu egiten da".

Norberaren gauzak

Pelikula guztietan zehar Jack Sparrow kapitainak mota guztietako hainbat objektu daramatza, hala nola: pistola, iparrorratz xelebre bat, berokia, ezpata eta kapela.

Ezpata

Zinek pirata gehienak ez bezala (alfanjea daramatenak), Jack Sparrowek beltz koloreko hanger motako ezpata dauka (XVII eta XVIII. mendeetako sable estilo bat). Hanger-aren ahoaren luzera ez-ohikoari esker, etsaiak zentimetro batzuk urrutiago mantentzea lortzen du. Dena dela, Davy Jonesekin edukitako borroka baten ondorioz, bitan puskatuko da.

Pistola

The Curse of the Black Pearl lehen pelikulan, Sparrowek bala bakar bat soilik duen pistola bat du, Barbossa kapitainak irla bakarti batean utzi zionekotik gordeta daukana. Balak, gainera, egilearen izena darama idatzita: Perry. The Dead Man's Chest filmean, ordea, ihesaldi batean, bi bala dituen beste pistola bat dauka, Tia Dalmaren txabolara joaterakoan tximuari tiro egiteko erabiltzen duena.

Txapela

Iparrorratzaz gain, kapela da Jack Sparrowen ondasun preziatuena. Nekez ikusiko dugu kapitaina bera gabe eta, ondasunetaz hitz egiterakoan, beti aipatzen du kapela. Hainbesterainokoa da bere garrantzia, non, Krakenari aurre egiterakoan, burrukaren erdian kapela itsasora erortzen zaion. Eskifaiak, arduraturik denak, uretara botatzeko prest agertzen da, baina, denen harridurarako, Sparrowek bila ez joateko agintzen die. Azkenean, kapela Krakenak berak jan du eta, galeraren aurrean, Sparrow beste kapela baten bila hasiko da. Burruka itzela den arren, Sparrow kapitainak aurkariak baino, haien kapelak ditu begiz jota. Halere, Krakenak harrapatzean, honek kapela ahotik botako dio. Nahiz eta mukiz beteta egon, Sparrowek astindu eta jantzi egingo du piztiari aurre egin baino lehen. Kapelaren garrantzia ere At World's End filmean ikus dezakegu. Amaieran, burruka irabazi ondoren marinelek kapelak airera jaurtitzen dituzte; Sparrowek Gibbs lagunari bere kapela ematen dio, bai eta botatzeko baimena ere. Gibbsek airera botatzen du algara artean, baina berehala zera esaten dio kapitainak: "Orain, segi bere bila".

Iparrorratza

Tia Dalmarekin elkartruke bat egin ostean eskuratu zuen Sparrowek iparrorratza; iparraldea ez ezik, puntu kardinal bakar bat ere adierazten ez duen iparrorratz bat. Aldiz, jabeak lortu nahi duena seinalatzen du: altxorren bat edota baliozko beste edozer izan daiteke, baina baita leku edo pertsona bat ere. Gainera, eskutan hartzen duten denekin funtzionatzen du, baldin eta benetan nahi duen zerbait desiratzen badu. Hala, Sparrowi funtzionatzen uztean Tia Dalmak ematen dio arrazoia: benetan zer nahi duen ez dakielako. Are gehiago, eskuetan hartu gabe ere funtzionatzen du, betiere jabea gertu badago. Lehen pelikulan ere agertzen da iparrorratza. Elizabeth uretatik erreskatatu ostean, Norringtonek atxilotu egiten dute. Norrington berak, gainera, Sparrowen ondasunak aztertzen hasten da momentuan bertan. Jackentzat balio handia badute ere, Norringtonek traste zahar batzuk direla uste du. Hala dio berak: "Iparra adierazten ez duen iparrorratza bat". Bitxikeri modura, esan une horretan bertan Sparrow seinalatzen duela iparrorratzak.

Horrez gain, filme horretan ere beste momentu askotan agertzen zaigu iparrorratza. Esaterako, ekaitz erdian nabigatzeko erabiltzen duela ikusirik, funtzionatzen ez duen iparrorratz batekin Muertako Irlara nola iritsiko diren galdetzen dio Willek Gibbsi. Honek zera erantzuten dio: "Bai, iparrorratzak ez du iparraldea seinalatzen. Baina ez goaz iparraldera, ezta?". Izan ere, iparrorratzak Muertako Irlara seinalatzen du momentu horretan: Jackek joan nahi duen lekura. Bestalde, bigarren filmean, Lord Cutler Beckettek iparrorratza nahi duela jakiten du Elizabethek. Honek, Beckettek Muertako Irlara joan nahi duelakoan, bertan gordetzen den altxorraren sorginkeriaz hitz egiten dio. Elizabethen harridurarako, Muertara soilik apuntatzen ez duela esaten dio. Beckettek, izan ere, beste altxor asko daudela aipatzen dio Elizabethi. Iparrorratza agertzen den beste une bat bigarren pelikulan ere aurki dezakegu. Kraken piztiak Perla Beltza erasotzerakoan Sparrowek alde egiten du, marinelak abandonatuz. Arraunean dagoela, bat batean geratu eta iparrorratzak zer seinalatzen duen begiratzen du. Perla Beltzara apuntatzen duenez, bira eman eta eskifaia salbatzera itzultzen da.

Perla Beltza

Azkenik, bere ondasunetan baliotsuena itsasontzia da: Perla Beltza. Barkua ikaragarri maite du eta behin eta berriro erakusten du filmetan nahitasun hori. Hala, lehen pelikulan, Perla Beltza eskuratzean maitekiro laztantzen du barkuko lema. Bestetik, axolagabetasuna ere erakusten du bigarren filmean: Krakena Perla Beltza erasotzen ari den bitartean, barkutik salto egiteko agintzen die Sparrowek marinelei, "barku bat besterik ez da" esaten diela. Axolagabetasun faltsu bat, dena den. Sparrowek Perla Beltza sutsuki maite baitu.

Erabilitako itsasontziak

Bere bizitzan zehar hainbat itsasontzi izan ditu bere esanetara Sparrowek. Lehenengoa, liburuetan agertzen zaiguna (baina ez filmetan), Barnacle izeneko barkua da. Dena dela, berehala hartuko du The Wicked Wench izeneko itsasontzia, Indietako Konpainiaren zerbitzura korsario bezala lan egiten duen bitartean. Hala ere, ezbehar batek Sparrowen barkua itsasondora bidali zuen. Liburuetan aipatzen duen moduan, Lord Cutler Becketten agindu zuzen bati muzin egin zion: Afrikatik bahitutako esklabu batzuk helmugara eraman ordez, askatu egin zituen Sparrowek. Beckettek, ordainetan, itsasontzia ondoratu ez ezik, besoan P marka jarri zion sutan, pirata zela salatuz. Espetxeratu egin bazuten ere, ihes egitea lortu eta Davy Jonesekin tratu bat egin zuen: Sparrowek untzia berreskuratuko zuen, baldin eta 13 urtez bertako kapitaina izaten bazen.

Sparrowek berak izendatu zuen untzi berria: Perla Beltza. Itsasontziaren bela beltzen inguruan kondaira asko egon diren arren, arrazoia erraza da: Indietako Konpainiaren zerbitzura lan egin zuen bitartean, Sparrowek konpainiaren kolorez margotu zituen; beltzez (Indietako Konpainiaren bandera eta intsignia ere kolore berekoak dira). Behin itsasontzia berreskuratuta, azteken urrearen bila hasi zen Sparrow. Halere, Hector Barbossak zuzendutako mutin baten ondorioz, Sparrow irla bakarti batetan abandonatu zuten, Perla Beltza lapurtzeaz gain. Dena dela, irla hura ron kontrabandista batzuen gotorleku zen eta, beraz, Sparrowek bertatik Tortugara alde egitea lortu zuen. Bertan, Ana Maria izeneko lagun zahar bati belaontzi txiki bat lapurtu zion eta Port Royalera abiatu zen. Port Royalen itsasontzi bat lortzea zuen helburu, baina Elizabethen bahiketa tarteko, Will Turnerrekin Interceptor itsasontzia eskuratu zuen, Perla Beltza bere azken helburua zelarik.

Ezaugarriak

Jack Sparrow Kode piratari men egiten dion pirata lotsaduna da. Sparrowen ustez, piratak ere pertsona zintzoak izan daitezke. Hala, lagunak edo adiskideak salbatzeko bizia arriskuan jartzen du maiz Sparrowek, Will eta Elizabeth batik bat. Jacken borondate onaren adibide bat lehen pelikulan aurki dezakegu. Izan ere, Barbossak zuzendutako mutinaren arrazoietako bat Sparrowen onginahiaren ondorio izan daitekeela aipatzen da. Bestalde, Sparrow eta Elizabeth irla bakartian daudenean, Jackek Nassauko portua bala bakar bat bera ere erabili gabe arpilatu zuela esaten da. Are gehiago, lehen filmeko amaieran, Sparrow urkamendian dagoenean, hainbat kargu leporatzen dizkiote, hauexek: piratagintza, kontrabandoa, korso agirien bidegabeko jabetzea, Anglikar Elizako elizgizon bat ordeztea, sutea, bahiketa, arpilatzea, isilean arrantzatzea, bidelapurreria eta galdukeria; oso odoltsuak ez diren delituak, alegia.

Nahiz eta oso berekoia izan, pelikula guztietan zehar bere borondate ona edo onginahiaren arrastoak ikus daitezke. Adibidez, Krakenak Perla Beltza erasotzen ari denean berehala alde egiten du, lagun guztiak atzen utzita. Hala ere, azkenean, barkura itzuli eta marinelak salbatzea lortzen du, bere burua sakrifikatuz. Gibbsek dioen bezala: "Denok engainatzea lortu du, baina azken unean zintzotasuna nagusitu zaiola uste dut".

Jack Sparrowek emakumeak eta haien izaera ezagutzen dituela uste duen gizona da, baina, paradoxikoki, ezin izan du luzaroko erlazio bat mantendu. Jacken bihotz gogorrean arrastoren bat uzteko gai izan den bakarra Elizabeth izan dela uste da. Txikitan sirenak ez ezik, Barnacle ontziko laguna Arabella limurtzen saiatu zen, arrakasta gutxirekin. Aldiz, heldutasunean Sparrow emakumeez aprobetxatzen dela ikusten da filmetan. Emakume guztietan garrantzitsuena Angelica Teach izan da. Sevillan ezagutu zuten elkar, Jack komentu batean sartu zenean, putetxe bat zelakoan. Han, Angelica ezagutu eta pirata bihurtzeko konbentzitu zuen. Sparrowen harreman guztietan bezala, erlazio bitxi bat izan zuten biek: Angelica zeharo maitemindurik bazegoen, Jackek ez zuen zalantzarik izan bera uzteko. Azken pelikulan, On Stranger Tides biak elkar topatzen dira, oraindik ere bien artean zerbait dagoela erakusteaz gain. Azkenean, Jackek bere maitasunaren berri ematen dio.


Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Sparrow Aldatu lotura Wikidatan