Jacob Christian Jacobsen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
J.C. Jacobsen

Jacob Christian Jacobsen (Kopenhage, Danimarka, 1811ko irailaren 2a - Erroma, Italia, 1887ko apirilaren 30a), J.C. Jacobsen bezala ezagutua, enpresagizon eta filantropo daniarra izan zen.

Ezagupen akademiko eta zientifikorik izan ez arren, garagardoaren ekoizpena enpresa familiar txikietan egitetik metodo zientifikoez eta industrializazioa erabiliz egitera pasa behar zela konturatu zen eta 1844. urtean Carlsberg garagardo lantegia abiarazi zuen. Izena bere seme Carl-en omenez jarri zion, danieraz Carlen muinoa esan nahi baitu. Kalitate handiko garagardoaren bila jarraitu zuen eta 1875. urtean Carlsberg enpresako laborategia fundatu zuen.

Carlsber garagardoari esker aberastu egin zen eta Danimarkaren bizitza politikoan parte hartu zuen, hasieran Danimarkako Alderdi Liberalari lagunduz eta azkenik diputatu kontserbadore gisa 1854 eta 1871 artean.

Kopenhage hiriko mezenas ere bihurtu zen. Frederiksborg gaztelua suak erre zuenean berak finantziatu zuen 1859 urtean hasi zen berreraikuntza. 1876. urtean Carlsberg Fundazioa sortu zuen eta beronen bidez Historia Naturaleko museoa sortu zuen Frederiksberg jauregian. Fundazio honek ordea familia arazoak sortu zizkion eta Carl Jacobsen semearekin izandako ezinikusiaren eraginez Ny Carlsberg (Carlsberg berria) sortu behar izan zuen. 1886. urtean adiskidetu ziren aita eta semea.

J.C.Jacobsenek osatu zuen artelanen bildumarekin semeak Ny Carlsberg Glyptotek sortu zuen eta gaur egun Kopenhageko museo garrantzitsuena da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacob Christian Jacobsen Aldatu lotura Wikidatan