Jacob Grimm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacob Grimm.

Jacob Ludwig Karl Grimm (Hanau, Alemania, 1785 - Berlin, Alemania, 1863) alemaniar filologoa eta idazlea izan zen.

[aldatu] Biografia

Antzinako literaturako irakasle eta liburuzain izan zen Göttingenen, baina 1837an kargutik kendu zuten ideia liberalak zituelako. Lan asko egin zituen Wilhelm Karl (1786-1859) anaiarekin batera. Famatuak egin ziren, esaterako, Grimm anaiek bildutako Alemaniako sagen bilduma (1816-18, Deutsche Sagen) eta haur ipuinena (1812-22, Kinder und Hausmärchen), herriko jende xumearen ahotik jasoak.

Gramatika eta hizkuntzalaritza gaiak ere erabili zituen Jacobek: Deutsche Grammatik (1819-37, Alemanaren gramatika), Geschichte der deutschen sprache (1848, Alemanaren historia), Deutsche mythologie (1835, Alemaniar mitologia). Anaiarekin batera aleman hiztegi nagusia argitaratu zuen 32 liburukietan (1852-61, Deutsches Wörterbuch). Germaniar hizkuntzalaritza modernoaren oinarriak jarri zituzten lan horrekin Grimm anaiek.

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Jacob Grimm


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak