Jacob Obrecht

Wikipedia, Entziklopedia askea
KLBot2 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:47, 20 martxoa 2013
Obrecht, 1496 urteko erretratua

Jacob Obrecht (Bergen-op-Zoom, 1457/58 - Ferrara, 1505) flandriar musikagilea izan zen. Josquin des Prezen aitzindaritzat hartzen da. Errenazimentuko musikan nagusi izan zen frantses-flandriar kontrapuntuzko eta ahozko estiloaren musikagile nagusia da. 1484-1485 urteetan Cambraiko katedraleko kapera-maisu izan zen; ondoren, 1485-1491 urteetan, Brujasko katedraleko kapera-maisu, eta 1492-1496 urteetan, berriz, Anberesko katedralekoa. Denboraldi luzeak eman zituen Italian. Lan ugari utzi zituen: polifonia-kantuak; mezak, gehienak lau ahotsetan; pasioak; ereserkiak eta moteteak. Imitazioa erabili zuen pasarte nagusiak gailentzeko. Obrecht izan zen hileta-elizkizunetan kontrapuntua erabiltzen lehena.

Erreferentziak