Jacobsen organo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jacobsen organoa edo organo bomeronasala zenbait ornodun tetrapodoen usaimenaren organo osagarria da. Bomer hezurrean dago, sudur eta ahoaren artean. Organoaren barruko neuronek konposatu kimiko desberdinak detektatzen ditu, normalean molekula handiak.

Sugeek bere ehizakiak usaintzeko erabiltzen dute, mingaina astinduz eta partikulak erakarriz ahosabaiko organoaren irekigunera. Zenbait ugaztunek, konposatuak organoari bidaltzeko, flehmen-erreflexua deitzen den aurpegi mugimendu bereizgarri bat erabiltzen dute. Beste ugaztun batzuetan berriz, komposatu horiek erakartzeko, organo hori uzkurtzen da eta pompatu egiten du.

Organo bomeronasala duten animalia gehienek feronomak detektatzeko erabiltzen dute. Feronomaz gain, organo horrek beste komposatu batzuk antzematen dituela ematen du.

Zenbait zientzalarik gizakiengan organo hau funtzionala ez dela uste dute. Zientzialari hauek, gizaki helduengan, burmuina eta organo horren arteko loturarik ez dagoela esaten dute. Hala ere,Jacobsen organoa ez duela gaitasuna galtzen eta pertsona baten bizitza osoan zehar funtzionala dela nabarmena da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak