Jacopo Barozzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vignolaren arkitekturako bost ordenen irudia

Jacopo Barozzi (Vignola, 1507 - Erroma, 1573), gehienean Jacopo Barozzi da Vignola edo il Vignola deitua, italiar arkitekto manierista izan zen.

Ikasketak Bolonian egiten ari zenean, San Petronio elizaren aurrealdearen eraikuntzan parte hartu zuen. 1541ean Frantziara joan zen eta Fontainebleauko jauregiko lorategietako eskultura batzuk zizelkatu zituen. 1543-1550. urteetan Bolonian egon ondoren, Erromara joan zen, eta Sant´Andrea eliza eraiki zuen (1554). 1559-1564. urteetan Caprarolako Palazzo Farnese eraiki zuen. 1565ean Palazzo dei Banchi egin zuen Bolonian, eta 1568an hasi zuen bere maisulana, Erromako Gesù eliza. Arrakasta handia izan zuen arkitekturari buruzko Regola delli cinque ordini d´architettura (1562, Arkitektura bost ordenei buruzko tratatua) lan teorikoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Barozzi Aldatu lotura Wikidatan