Jacopo Sannazaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
{{PD-Art
Jacopo Sannazaro, 1514-18 aldean. Tizianoren margolana.

Jacopo Sannazaro (Napoli, Napoliko Erresuma, 1456ko uztailaren 28a - 1530eko apirilaren 24a[1]) italiar poeta eta humanista izan zen. Pontanoren laguna izan zen. Frederiko erregeari leialtasun handia zion, eta hari lagundu zion Frantziara erbesteratu zenean. 1504. urtean erregea hil zenean, Italiara itzuli zen, eta haren jauregian bizi izan zen idazten. Petrarkaren moldeei jarraituz idatzi zituen Sonetti i canzoni (Sonetoak eta kantuak) soneto-bilduma, XVI. mendeko poesiaren moldeak ezarri zituena. Arcadia (1502-1504) da, ordea, idazlearen obra nagusia, europar artzain-eleberriaren oinarriak ezarri baitzituen. Latinez idatziriko poemak ere argitaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jacopo Sannazzaro Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko azaroak 11.